Lizentzia poetikoak  - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Apirilaren 18tik maiatzaren 16ra

Lizentzia poetikoak 

Jarduera programa

"Lizentzia poetiko" hauek zabaldu dira, Bildumaren inguruko zeharkako irakurketak elikatzen jarraituko duen esperimentazio-gune bat irekitzeko; aldi berean, bisitariei museoa sentitzeko gonbita egiten zaie, beste esperientzia artistiko batzuen bidez: literatura, dantza eta musika.

Data:

2024-04-18 2024-05-16

Ordua:

Saioaren arabera

Prezioa:

Saioaren arabera

Hizkuntza:

Saioaren arabera

Lekua:

Arte Ederren Bilboko Museoa. Museo Plaza, 2.

Norentzat:

Arrunta, Museoaren lagunak

Plaza-kopurua:

Mugatua

  • Ikastaroak, jardunaldiak eta hitzaldiak
  • Musika
  • Bisita gidatuak

Babeslea:

Zentzu zabalean, lizentzia poetikoa arrakala gisa ulertzen da; artista guztiek, nahi duten efektua lortze aldera, hizkuntzaren eta estiloaren ohiko arauak hausteko eta gertakariak aldatu edo haietan eragiteko duten askatasun hori da.  

Artistak gai izan behar du hizkuntza plastikoaren zein idatziaren barruan asmatzeko, bere barneko mundua aztertuta; hala, askotariko egiturak eta geruzak sortzen ditu, inguratzen duen mundua ulertzeko. Hizkuntza poetikoak –bere adiera guztietan: musika, idazketa, artea, poesia eta dantza– zerbait izendatu edo mugatzean esan gabe uzten diren gauza guztietan jartzen du arreta.   

Arte horiek ematen diote haizea arimari, bai eta mekanismoari bere zentzurik zorrotz eta garrantzitsuena ere: gizakiaren enpatiarako eta katarsirako gaitasuna.  

Aurreko jarduerak:

2024|04|18 2024|05|16

Erosen agonia 

Mikroipuinak VI

Ohar berezia: Microrrelatos. Erosen agonia ibilbiderako programatutako bigarren saioa museoa handitzeko lanak eragindako itxiera puntualak direla-eta berrantolatu da. Maiatzaren 16ko saioa bertan behera gelditu da. Data berria: maiatzak 18, larunbata, 17.00etan.

Informazio gehiago >

2024|05|12

Idi begi 

Dantza garaikidea, Proyecto Larruaren eskutik

Museoak Arte Bizien programazioa bultzatzen du dantza garaikideko pieza honekin, zeinak fikziozko paisaia poetikoz betetako landa-munduaren ikuspegi oniriko bat ematen baitu, idi-proben euskal tradizioa berrinterpretatuz. Pieza honek jasotzen dituen gorputz-mugimenduek oihartzuna dute Juan Muñozen "Hanging Figures" esekitako eskulturen mugimendu zirkularrean, eta harmonia bortxatuko sentsazioa sortzen dute ikuslearengan.

Informazio gehiago >

2024|05|02

«Nik ikusi nuen»: artea eta munduaren eraldaketa 

Miquel del Pozoren hitzaldia

Hitzaldi honetan, zenbait idazle eta poetaren lekukotzen bitartez, Miquel del Pozo arkitekto eta artearen historiaren dibulgatzaileak artelan bati begiratzeko egintzari buruzko hausnarketa bat proposatzen du; haren hitzetan, oinordean hartu dugun ikonografiak, kultura bisualaren parte izanik, inguratzen gaituen mundua ulertzeko dugun modua baldintzatzen du.

Informazio gehiago >