Ordutegiak eta prezioak - Bilboko Arte Ederren Museoaren
Ordutegia
  • Astelehenetik larunbatera (asteartea izan ezik): 10:00etatik 20:00etara
  • Igandeetan, 10.00etatik 15.00etara
  • Asteartea itxita

Ohar berezia

Urriaren 14an, astelehena, museoa 18:30ean itxiko da , barne antolaketa dela eta.

Barkatu eragozpenak
  • Itxita abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1 eta 6an
  • Abenduaren 24 eta 31n, 10:00etatik 15:00etara(Asteartea ez ezik, ohiko itxiera-eguna)
  • Ordutegi horiek aldez aurretik iragarriko liratekeen aldaketen mende egon daitezke
  • Aretoak itxi baino 15 minutu lehenago husten dira
Tienda
  • Astelehen, asteazken, ostegun eta ostiraletan: 11.00etatik 20.00etara
  • Larunbatetan: 10.30-14.30 eta 15.30-20.00
  • Igandea: 10.30-15.00
Liburutegia
  • Informazioa 944 39 61 42 telefonoan
Tarifak: Doako sarrera
Sarrera doakoa da eta eraikin zaharreko Museo plazako atetik. Museoa handitzeko lanen planari jarraikiz, jarduera publiko guztia eraikin zaharrera mugituko da; zabalik egongo da lanak egiten diren bitarte ia guztian, erakusketa-proposamenak eta horiekin lotutako jarduerak egin ahal izateko. Bilduma BBKateak formatu dinamikoan erakutsiko da, eta areto bakoitzean bi artistaren arteko topaketa harrigarriak sustatuko dira. Aldian-aldian, muntaketa berriak egongo dira ikusgai, eta helburua bikoitza da: batetik, funts artistikoen aberastasuna erakustea, eta, bestetik, haiek begiestea sustatzea. Horrez gainera, bestelako hitzorduak ere egongo dira, besteak beste, Obra Gonbidatua programa, zaharberritzeak eta beste aurkezpen batzuk, bai eta hainbat kanalen bidezko (aurrez aurrekoa eta digitala) hezkuntza- eta hedatze-jarduerak ere.

Botín Zentroa – Chillida Leku – Nafarroako Unibertsitatea Museoa – Bilboko Arte Ederren Museoa sustapena

Botín Zentroarekin (Santander), Chillida Lekurekin (Hernani, Gipuzkoa) eta Nafarroako Unibertsitatea Museoa (Iruña) dugun akordioari esker, hobaridun tarifa balia dezakezu: % 20ko deskontua sarreran, beste hiru zentroetako batera aurretiaz bisita egin izana egiaztatzen duen tiketa aurkeztuta, edo % 30ekoa, erakunde horietako edozeinen lagun-txartela erakutsita (ezin zaie beste sustapen batzuei gehitu)..

Bisita egiteko aholkuak

Indarreko araudiari jarraikiz, ez da derrigorrezkoa museoan maskara erabiltzea, baina, segurtasun-tarteari eutsi ezin zaionean janztea, gomendatzen da. Eskerrik asko.

Artelanak objektu baliotsu eta apartak dira, eta etorkizuneko belaunaldientzat gorde behar ditugu.
Artelanak objektu baliotsu eta apartak dira, eta etorkizuneko belaunaldientzat gorde behar ditugu.
Hori dela eta, gure bisitari guztiek Museoan ahalik eta gehien gozatu dezaten, eta aretoen zaintzaileei euren lana erraztearren, zure lankidetza beharrezkoa da.
Mesedez, errespeta itzazu ondoko arau hauek:

  • Artelanak hauskorrak dira eta erraz hondatu daitezke. Mesedez, ez itzazu ukitu.
  • Jabetza intelektualeko eta erreprodukzioko eskubideek mugatu egiten dute artelanen irudiak hartzea eta askatasunez zabaltzea.
  • Eragozpenik ez sortzeko, aretoetan ezin da sakelako telefonoa erabili.
  • Txakur gidariak ikusmen-arazoak dituzten pertsonekin sartu ahal izango dira, baina beste animalia guztiek debekatuta dute Museora sartzea.
  • Umeak ongi etorriak dira Museora: ahalegindu zaitez zure inguruan egon daitezen, eta arretaz zaindu euren portaera.

Eskerrik asko.