Liburutegia eta Artxiboa
Oharra
Informazioa 944 39 61 42 telefonoan
Eskerrik asko
Liburutegia
Liburutegia erreferentziako zentroa da artearen ikerketarako, eta, bertan, arreta berezia eskaintzen zaio euskal arteari. 1985ean sortu zen, eta, geroztik, 35.800 monografia baino gehiagoko eta 311 aldizkari inguruko fondo dokumental zabala bildu du. Bertan aurkitu daitezke, besteak beste, monografiak, erakusketa eta enkanteetako katalogoak, museoen bildumak, museologia arloko liburuak, artearen teoria, teknika artistikoak, kontserbazioa eta zaharberritzea, artearen historia eta mugimendu artistikoak, arkitektura, eskultura, dekorazio-arteak, marrazkigintza, diseinua, pintura, arte grafikoak, argazkigintza, zinema eta museoaren beraren argitalpenak.
Zerbitzuak
Irakurketa eta kontsulta aretoa
Fondo bibliografiko eta dokumentalak, erreferentziako bildumak eta hemeroteka kontsultatu daitezke. Katalogo erabiltzeko, kontsultarako webOPACetatik edo museoaren webgunetik sar daiteke. Mikrofitxak, mikrofilmak eta ikus-entzunezko materialak ere jartzen ditugu irakurleen eskura, eta ordenagailu eramangarrientzako konexioak ere badaude. Aretoko ordenagailuetatik Internetera sartu daiteke, ikerketa artistikoari buruzko gaiak kontsultatzeko eta liburutegiak dituen datu-baseak aztertzeko:
- Arteder. Euskal Artearen Datu-basea: liburutegiak berak sortua eta zuzendua da. Kontsultak: www.bd-arteder.com, www.bd-arteder.com
- Artprice: arte-enkanteetan espezializatutako datu-basea.
- ARTbiblioghraphies Modern (ABM), Arts & Humanities Database, Design & Applied Arts Index (DAAI) eta International Bibliography of Art (IBA) datu-baseak barne hartzen dituen Plataforma.
-
Informazio bibliografikoa eta erabiltzaileen trebakuntza
Liburutegiaren funtzionamendu, zerbitzu eta baliabideei buruzko zalantzak argitu nahi duten erabiltzaileei tratu pertsonalizatua ematen zaie, eta laguntza ematen da ikerketarako behar den edozein informazio edo agiri lortzeko. Kontsultak liburutegian, telefonoz, posta elektronikoz edo posta arruntez egin daitezke.
-
Dokumentuen erreprodukzioa
Dokumentuak fotokopiagailu bidez erreproduzitzeko zerbitzua, autozerbitzu erregimenean, Jabetza Intelektualari buruzko Legeak ezarritako mugen barruan. Aipatutako legeak ezarritakoa betetzea kopiak egiten dituen erabiltzailearen erantzukizuna da.
Dokumentazio bereziaren kasuan, Liburutegiko langileek esango dute ea erreproduzitzeko aukerarik dagoen eta zein den metodorik egokiena horretarako.
Era berean, gailu mugikorrak erabiltzea baimenduta dago; aretoko langileei baimena eskatu behar zaie aurrez, eta hori ere indarrean dagoen araudiaren mendekoa izango da.
Ulertzen da dokumentuak erabilera pribaturako erreproduzituko direla, azterketa- eta ikerketa-xedeetarako soilik, eta, betiere, Jabetza Intelektualari buruzko Legeak ezarritakoa errespetatuz.
-
Eskuratzeko eskaera
Liburutegiak erabiltzaileen iradokizunak hartuko ditu kontuan, funtsean ez dauden lanak eskuratzeko. Eskaerak formularioaz edo AbsysNeteko OPACen bidez egin daitezke.
Liburutegien arteko maileguak
Liburutegiak beste liburutegi batzuetako mailegu-eskaerak jasotzen ditu, eta, ikerketaren beharrizanen ondorioz, erabiltzaileek egindako eskabideak kudeatzen ditu.
Maileguaren iraupena hilabetekoa izango da, alea bidaltzen den egunetik zenbatzen hasita, eta eskaera bakoitzeko hiru ale baino ez dira utziko. Epea luzatzea eskatzeko aukera egongo da, betiere, maileguaren epea amaitu ez bada.
Bilboko Arte Ederren Museoko Liburutegiak ez ditu bere gain hartuko eskaerei dagokien gastua; izan ere, 10 €-ko (+ BEZ) tarifa ezarri du, egindako bidalketa bakoitzeko.
Mailegua ikerkuntza eta azterketa helburuetarako egingo da soilik. Liburutegi eskatzailea arduratuko da utzitako lanak modu egokian zaintzeaz.
Dokumentuak eskatzean, identifikatzeko behar adina datu bibliografiko bidali beharko dira formulario bidez.
-
Argitalpenen trukea
Liburutegiak argitalpen propioak trukatzeko programa bat dauka Estatu mailako eta nazioarteko instituzio garrantzitsuekin. Trukerako eskuragarri dauden argitalpenak hemen kontsultatu ahal izango dira: Katalogoak, Guidak y Besteak.
Arteder
Euskal Artearen Datu-basea proiektu propioa da, museoak gure inguruko sorkuntza artistikoari buruzko ikerketa eta zabalkundea sustatzeko duen helburu orokorrarekin lotutakoa. Erreferentziako baliabidea da euskal arteari buruzko aditu eta ikerlarientzat. Euskal arteari buruzko figurarik esanguratsuenei buruzko informazio-corpus garrantzitsua dauka, eta etengabe ari da handitzen.
Artxiboa
Museoko sailetan mende osoan sortutako dokumentazioa biltzeko, kontserbatzeko, sailkatzeko eta hedatzeko beharrizanagatik sortu zen Bilboko Arte Ederren Museoaren artxiboa.
Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen legediaren betebeharrak betez; hain zuzen ere, Euskal Kultur Ondareari buruzko 7/1990 Legea, Artxibo Zerbitzuen araudia onartzen duen 232/2000 Dekretua, eta Euskal Ondare Dokumentalari buruzko arau erregulatzaileak izan dira betetako arauak. Une honetan, kudeaketa dokumentalaren sistema integrala ezartzeko aldez aurreko azterketa egiten ari gara.
Fondoetan, batez ere, patronatuetako akta-liburuak, urteroko memoriak, artelanen erregistro-liburuak, urteroko inbentarioak, gutunak eta argazki-erregistro zabala daude (argazki gehienak Arte Ederren Museokoak dira). Arte Modernoko Museoaren jarduerari buruzko fondoak urri samarrak dira. Gaur egun, dokumentazioaren zati handi bat digitalizatze eta informatizatze prozesuan dago.
Erakundearen dokumentazio propioaz gain, artxiboak interes historiko eta artistiko handiko dokumentuak gordetzen ditu. Dokumentu horiek dohaintza partikularretatik edo Museoaren beraren eskurapenetatik daude jasota, eta arreta berezia ematen zaie euskal artistekin lotutako dokumentuei. Atal honetan, Gutiérrez de Zubiaurre fondoa nabarmendu behar da; izan ere, bertan dago jasoa Valentín, Ramón eta Pilar de Zubiaurre anai-arreben korrespondentzia. Era berean, Ricardo Gutiérrez Abascal (Juan de la Encina ezizenaz ezagunagoa) arte kritikari bilbotarrak erbestean egindako lana ere azpimarratu beharrekoa da, irakasle aritu baitzen Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoko Arkitekturako Eskola Nazionalean. Beste dohaintza dokumental nabarmen bat Balerdi margolariarena da; bertan, gutunak, argazkiak, diapositibak eta abar daude, gehienak artistak berak egindako erakusketei buruzkoak. Eskuraketen atalean, Uranga fondoan gutun-liburu aipagarri bat dago; bertan, besteak beste, Ignacio Zuloaga, Francisco Durrio, Darío de Regoyos edo Manuel Losada artisten gutunak daude jasota.
Fondoak ikerlarien eskura daude, baldin eta kontsultaren arrazoia egiaztatzen badute.
Tel. 94 439 61 42
Gurekin kontaktatu hemen