Fundazioa
Erakundearen informazioa
Jatorria
2000ko azaroaren 15a, Museoaren jabeak diren erakundeek, hau da, Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak (eta euren izenean, Iñaki Azkunak, Josu Bergarak eta M. Carmen Garmendiak). Arte Ederren Bilboko Museoa Fundazioa sortzea erabaki zuten. Fundazioaren helburua honakoa da: Arte Ederren Bilboko Museoa osatzen duten elementuak sustatu eta garatzea. 2001eko martxoaren 29ko Agindu bidez, EAEko Fundazioen Erregistroan inskribatuta dago, F-96 zenbakiarekin, eta, bere helburuekin bat etorriz, 3. atalean dago sailkatuta.
Eginkizuna
Arte Ederren Bilboko Museoko antzinako arteko eta arte moderno eta garaikideko bilduma bildu, gorde, aztertu eta ezagutarazi, aberasten ahalegindu, zerbitzuei eutsi eta kalitateko jarduerak sustatu, laguntza aktiboa emanez gizartea hezteko eta Euskadiko balio kulturalak ezagutzera emateko.
Patronatua
Fundazioaren gobernu-organoa Patronatua da. Bertan, instituzio fundatzaileetako ordezkariak daude bilduta –Bilboko Udaletik, alkatea; Bizkaiko Foru Aldunditik, ahaldun nagusia; eta Eusko Jaurlaritzatik, Kultura sailburua–, beste zenbait pertsona fisiko edota juridikorekin batera. Hain zuzen ere, azken horiek museoetako jarduerei buruzko ezagutza zientifiko edo tekniko adituak dituzte edo ekarpen esanguratsuak egiten dituzte, eta, ondorioz, sorrerako helburuak modu egokian lortzen lagundu dezakete. Patronatuko presidentetzak urtebeteko iraupena du, eta txandaka egiten da hiru patrono fundatzaileen artean.
Presidentea: | Juan Mari Aburto Rique jauna, Bilboko Udaleko alkate gisa |
Presidenteordea: | Elixabete Etxanobe Landajuela andrea, Bizkaiko Foru Aldundiko ahaldun nagusi gisa |
Kideak: | Ibone Bengoetxea Otaolea andrea, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburu gisa Xabier Sagredo Ormaza jauna, BBK Banku Fundazioaren ordezkari gisa Rafael Pardo Avellaneda jauna, BBVA Fundazioaren zuzendari gisa Rafael Orbegozo Guzmán jauna, Iberdrola, S. A.ren ordezkari gisa Andoni Aldekoa de la Torre jauna, Euskal Irrati Telebistaren ordezkari gisa Iñigo Barrenechea Lombardero jauna, Diario El Correo, S. A.ren ordezkari gisa Javier Andrés Larrinaga jauna, Editorial Iparraguirre, S. A.ren (Deia) ordezkari gisa Eneko Arruebarrena Elizondo jauna, Metro Bilbao, S. A.ren ordezkari gisa Carlos Alberto Prieto Luis, Fundación Banco Santanderren ordezkari gisa Guillermo Barandiarán Olleros jauna, Fundación Gondra Barandiaránen ordezkari gisa Emiliano López Atxurra jauna, Petronor, S. A.ren ordezkari gisa Begoña Marañón Unanue andrea, Cadena SERren ordezkari gisa Mónica de Oriol de Icaza andrea, Fundación Vizcaína Aguirreren ordezkari gisa José Antonio Torrealday Llona jauna, Asesoría Torrealday S. A.ren ordezkari gisa |
Gainera, fundazioari ekonomia, ondare eta zientziazko ekarpenak egiten dizkioten pertsona fisiko zein juridikoak izendatu ahal izango ditu patronatuak babesle gisa.
Batzorde Betearazlea
Batzorde Betearazleak, patronatuak berariaz eskumenak bereganatu ezean, fundazioa kudeatzeko, gobernatzeko, administratzeko eta ordezkatzeko funtzioak beteko ditu, baldin eta legez patronatuari ez badagozkio besteren esku ezin uzteko moduan.
Honako hauek izango dira Batzorde Betearazleko berezko kideak, erakunde fundatzaileen ordezkari gisa: Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua, Bizkaiko Foru Aldundiko ahaldun nagusia, eta Bilboko Udaleko alkatea; era berean, batzordeko kideak izango dira patronatuak izendatutakoak –halakorik izendatzen baldin badu– fundazioko patrono-izaera duten pertsona edo erakundeen ordezkari gisa, gehienez hiru.
Aholkularitzako Batzorde Artistikoa
Presidentea: | Miguel Zugaza jauna, Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendaria |
Kideak: | Miren Arzalluz andrea, Palais Galliera, Musée de la Mode de la Ville de Paris-eko zuzendaria Gabriele Finaldi jauna, Londresko National Galleryko zuzendaria Carmen Giménez andrea, Guggenheim Museoko kontserbatzaile ohia Beatriz Herráez andrea, Artiumeko zuzendaria Sam Keller jauna, Basileako Beyeler Fundazioaren zuzendaria Manuela Mena andrea, Artearen Historian doktorea Maite Paliza andrea, Artearen Historiako katedraduna |
Fundazioak, bestalde, hainbat mekanismo eskaintzen dizkie kide indibidualei zein erakundeei museoan parte hartzeko: Museoaren Lagunak eta Kide Korporatiboentzako Programa.