Hezkuntza programa

Hezkuntza programa
Informazioa eta erreserbak: Gure Harremanetarako formularioan eta 94 439 61 41 telefonoan (Astelehenetik ostiralera, 09: 00etatik 15: 00etara).
Museoko Hezkuntza eta Kultur Ekintza Sailak (HKES) adin eta interes mota askotako jendeari zuzendutako jarduerak eta programak jartzen ditu abian. Ekimen horien helburu nagusia museoaren bilduma iraunkorra eta aldi baterako erakusketak hobeto ezagutzea da, bai eta horietaz gozatzea ere.
Gure ezagutzak museoetako hezkuntza-esparruetako beste profesional batzuekin konpartitzen ditugu, eta gure hezkuntza-proiektuan parte hartzen duen jendearen ekarpenak jasotzen ditugu. Azken helburua museoaren eta interes partikularren arteko bitartekaritza egokia lortzea da. Modu horretan sortuko liratekeen proposamenei esker, museoa ezagutzarako eta ikasketarako esperientzia baliagarriak sorraraziko lituzkeen lekua izango litzateke.
2022-2023 ikasturtearen hasiera museoa handitzeko eta eraberritzeko lanak hastearekin batera iritsi da. Ikasturte honetan, eraikin zaharrak soilik izango ditu ateak zabalik, eta, bertan, bildumaren zati bat izango da ikusgai, astero aldatzen joango den BBKateak izeneko formatu dinamiko baten barruan.Oraingo honetan, eskura dauden hogeita bat aretoetako bakoitzean bi artistaren arteko topaketa proposatuko da, elkarrizketa pizgarriak eragiteko asmoz, bai egileen artelanen artean eta bai bisitariekin ere.
Hori dela eta, HKESren ohiko ibilbideetakoren bat ezin izango da egin 2022-2023 ikasturtean zehar, baina gure bilduma iraunkorreko lanen antolamendu berri honekin lotutako beste proposamen batzuk ere sartuko dira.
Bilboko Arte Ederren Museoko eskola-programek erantzun zabala ematen diete Hezkuntza Sistemako maila guztiei, eta, artelanen aurrean, elkarrizketa eta hausnarketa ahalbidetzen duen hezkuntza-tresna gisa agertzen dira, bai eta ikasleen artean trebetasun sozialak eta ezagutza garatzeko bitarteko gisa ere.
- Programa guztiek BBK Banku Fundazioaren babesa dute.
- Irakasleek edozein gai proposatu dezakete, berau lantzeko, eta Saileko profesionalak martxan jarriko dira.
- Bisitak euskaraz, gaztelaniaz eta, batez ere, ingelesez egin daitezke.
- Aldian-aldian, irakasleentzako prestakuntza-saioak antolatzen dira; bertan, aukeratutako jarduerari buruzko informazioa eta dokumentazioa eskaintzen da, eta, taldearen gidaria irakaslea izango bada, bisita modu egokian egiteko ildoak eta metodologiak eskaintzen dira.
Edozein zalantza argitzeko edo informazioa eskatzeko, deitu 94 439 61 41 telefono zenbakira (astelehenetik ostiralera 8.00etatik 15.00etara).
Koloretako museoa
Koloreen munduan murgiltzeko aukera izango dute Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek, beste era bateko munduak irudikatzera eta ikasgelako kideekin partekatu ahal izango dituzten sentsazio berriak esperimentatzera animatuko dituzten lau koadro hautaturen bitartez.
Tarifa: doakoa.

BBKateak. Topaketak
Museoko eraikin zaharra Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleentzako eszenatoki harrigarri bihurtuko da, areto bakoitzean bi artistaren arteko topaketa proposatuta, batzuetan harrigarria izan daitekeena, beste batzuetan, ostera, dibertigarria edo probokatzailea, baina, betiere, ikasle guztiei zerbait eragingo diena. Artista-hezitzaileek lagunduta, ikasleek elkarrizketa bat eratu ahal izango dute, “aurrez aurre”, erakusketako artelanekin, garai guztietako artean zehar egingo duten bidaia bizigarrian, artearen unibertsoarekin eta museoarekin harreman zuzenago eta pertsonalago batean.
Tarifa: 1 € ikasleko

Bilboko Arte Ederren Museoko eskola-programek erantzun zabala ematen diete Hezkuntza Sistemako maila guztiei, eta, artelanen aurrean, elkarrizketa eta hausnarketa ahalbidetzen duen hezkuntza-tresna gisa agertzen dira, bai eta ikasleen artean trebetasun sozialak eta ezagutza garatzeko bitarteko gisa ere.
2022-2023 ikasturtean zehar, Ikuspuntuak proiektuaz gozatzen jarrai dezakezue, artearen mundura modu hunkigarriago eta sentsorialagoan hurbiltzeko modu berriak adierazten dituen ikus-entzunezko proiektuaz. Era berean, Ibilbide digitalak proposatzen jarraituko dugu, museoko bildumara modu pertsonal eta parte-hartzailean hurbiltzeko aukera eskainiz. Horri guztiari Topaketak izeneko aukera berria erantsi diogu, bildumako lanekin beste era bateko topaketa osatuta, artista-hezitzaileen eskutik artearen unibertsoan murgiltzeko modu berritzailea. Azkenik, Begirada gurutzatuak programak artistekin kolaboratzeko aukera eskainiko du beste behin.
- Programa guztiek BBK Banku Fundazioaren babesa dute.
- Irakasleek edozein gai proposatu dezakete, berau lantzeko, eta Saileko profesionalak martxan jarriko dira.
- Bisitak euskaraz, gaztelaniaz eta, kasuren batean, ingelesez egin daitezke.
- Aldian-aldian, irakasleentzako prestakuntza-saioak antolatzen dira; bertan, aukeratutako jarduerari buruzko informazioa eta dokumentazioa eskaintzen da, eta, taldearen gidaria irakaslea izango bada, bisita modu egokian egiteko ildoak eta metodologiak eskaintzen dira.
Edozein zalantza argitzeko edo informazioa eskatzeko, deitu 94 439 61 41 telefono zenbakira (astelehenetik ostiralera 8.00etatik 15.00etara).
BBKateak. Topaketak
Museoko eraikin zaharreko areto bakoitzean bildumako bi artistaren lanen arteko topaketa bat dago aurkeztuta. Horrela, DBH, LH eta Batxilergoko ikasleek ustekabeko topaketa ugari aurkitu ahal izango dituzte, ikasleek hainbat eratako estilo, interes, formatu eta diziplinatako unibertso oso bati buruz daukaten ikuspegiaren eta erakutsitako artelanen arteko elkarrizketa gurutzatua sustatzera bideratuta. Artista-hezitzaileekin batera, era guztietako ideiak eta interpretazioak sustatzen ahalegintzea da helburua, artearekin eta museoarekin harreman zuzena eta pertsonala izatera animatuko dituzten artelanekin “aurrez aurreko” ireki naturalean.
Tarifa: 1 € ikasleko

BBKateak. Bisita komentatuak
Bildumaren egungo aurkezpenarekin, DBH, LH eta Batxilergoko ikasleek aukera izango dute bisita komentatuez gozatzeko, museoko hezitzaileekin batera aretoak zeharkatu ahal izateko. Bisita horietan, artearekin eta museoarekin ikusteko, hitz egiteko eta konektatzeko modu berriak ezagutu ahal izango dituzte.
Tarifa: 1 € ikasleko

Begirada gurutzatuak
- 22-11-08 eta 09 (artistak: Sara Berasaluce eta Yone Estivariz)
- 22-11-22, 23 eta 24 (artistak: Laura Sam eta Jose Antonio Soto)
- 22-12-13 eta 14 (artistak: Mertxe Periz eta Andere Etxegarai)
- 23-01-24 eta 25 (artistak: Sara Berasaluce eta Yone Estivariz)
- 23-02-28, 23-03-01 eta 02 (artistak: Susana Talayero eta Manu Uranga)
- 23-03-21, 22 eta 23 (artistak: Mertxe Periz eta Ibon Garagarza)
- 23-04-25, 26 eta 27 (artistak: Maider Aldasoro eta Ane Rodríguez)

Ibilbide digitalak
Ibilbide digitalak honekin, aukera dago, bai eskola-komunitateak, bai beste edozein kolektibok edo oro har artearen zaleek hainbat garai, egile eta estilo ezagututa artelanetan zehar nabigatu ahal izateko, eta nork bere galeria pertsonalizatu eta beste pertsona batzuekin partekatu ahal izango du. Museoaren bilduma ezagutzeko eta arakatzeko modu berri bat da, gerora obrekin harreman zuzena izatera bultzatzeko asmoarekin gauzatua.

Ikuspuntuak

Babesle:
Museoa artea ezagutzen eta horretaz gozatzen jarraitzeko leku gisa irudikatzen lagunduko duten proposamenak gauzatzeko ideia da gure motibazioaren iturria.
Denboran aurrera egin ahala eskuratutako ezagutzak eta esperientziak partekatzeko espazio bat aurkitu ahal izango dute interesdunek.
Museoaren bilduma iraunkorraren eta bertako aldi baterako erakusketen inguruko askotariko jarduerak sortzea da azken xedea, helduen beharrizanetara egokitzeko, elkarren arteko elkarrizketa sustatzeko eta haien bizi-kalitatea hobetzeko.
BBKateak. Bisita komentatuak
Museoa helduentzako topaleku harrigarri bihurtzen da prestakuntza-programetan eta kultura-interesa daukaten kolektibo guztietan. Museoko hezitzaileek lagunduta, bildumako artelanak ikuspegi berritzaile batetik bisitatzeko proposamena egiten da, jatorri eta adin desberdinekoak diren bildumako hainbat artista elkarren artean elkarrizketan arituz, gu esperientzia bizigarri honetan parte hartzera gonbidatuta.
Tarifa: 1 € pertsonako

BBKateak. Visitas “flash”
Asteazkenero, 18:00etan eta 19:00etan, banakako publiko heldua gonbidatuta dago hogeita hamar minutuko bisita labur batzuez gozatzera, BBKateak programaren bidez astero eskainiko diren topaketetako batzuekin harremanetan jarri ahal izateko. Museoko hezitzaileek zuzendutako “flash” bisita horien bitartez, parte-hartzea eta elkarrizketa sustatu nahi dira, artelanetara eta horien protagonistengana hurbilduz.
Tarifa: doakoa (erreserbak museoko leihatilan, bisitako egunean bertan)

Ibilbide digitalak
Arte Ibilbidea I eta II museoko KEHSetik egiten ditugun ibilbide digitalen lehen bi proposamenak dira, eta aukera ematen diete, bai eskola-komunitateari, bai beste edozein kolektibori, edo, oro har, arte-zaleri, artelanetan nabigatzeko hainbat garai, egile eta estilotan zehar, eta aukera ematen diete beren galeria pertsonalizatzeko eta beste pertsona batzuekin partekatzeko ere. Museoko bilduma ezagutzeko eta esploratzeko modu berri bat, gerora artelanekin zuzeneko harremana izatera animatzeko.

Ikuspuntuak
Gorputzak izenburu orokorrarekin, Ikuspuntuak ikus-entzunezko sailaren lehen denboraldia 4 eta 6 minutu arteko 8 kapitulutan gauzatzen da. Kapitulu horietan 16 emakume gonbidatu dira (bi kapitulu bakoitzeko) museoko bildumako beste 8 margolani buruz hausnartzera, horiek ere emakumeak protagonista direla. Pieza bakoitzak, gainera, narrazio propioa du; batzuetan, poetikoa eta sentsoriala da, eta, beste batzuetan, emozioetarako eta ideietarako pizgarria.
Ikuspegi akademikoa artea ikusteko eta ulertzeko beste modu batzuen gainetik egon bada sarritan, proposamen honen helburua ohiko kontenplazio-kodeak desmuntatzea da, museoko bildumaren interpretazio libre eta subjektiboa sustatzeko.

Sailaren albisteak zure postan jasotzeko aukera duzu. Izena eman gure newsletter-ean.
2023ko URTARRILA - APIRILA PROGRAMA
- Saio bakoitzeko plaza kopurua 12koa da, eta gehienez ere lau pertsona izen-emate bakoitzeko (2 heldu bat eta 2 haur)
- Haurrek heldu batekin joan behar dute beti. Halaber, helduek ere inskripzioa egin behar dute.
- Plazen esleipena zuzenenean egiten da edukiera bete arte. Izena eman dutenek konfirmazio e-mail bat jasoko dute.
- Ekitaldien zerrenda noizbehinka kontsultatzea gomendatzen da bajaren bat baldin badago jakiteko.
- Erreserbak museoaren web orriaren bidez bakarrik egin daitezke. Tarifa erreserba berdineko pertsona guztiei aplikatzen zaie:
- Tarifa orokorra: 4 € pertsona bakoitzeko (haurrak eta helduak).
- Tarifa murriztua: 2 € Museoaren Lagunak edo Gaztedi Planaren barne bazarete (tarifa hau erreserba berdineko pertsona guztiei aplikatuko zaie, baina ez dira gehituko).
Akatsa edo uko egiterik, edo ez asistentziarik egotekotan, diru-itzultzerako eskubiderik ez da egongo.
Ezin da bertaratu talde bakoitzarentzat ezarritako adina ez duten haurrekin.
Prestatu maleta!
Asteburu honetan, zatoz gurekin, eta museoko artelanekin gozatuko duzu. Modu horretan, hainbat leku ikusiko dituzu, beste pertsona batzuk ezagutuko dituzu, eta esperientzia desberdinak bizitzeko aukera emango dizuten paisaiak deskubrituko dituzu.
Gazt - 2023/01/21 - 11.00etan - 4-7 urte
Eusk - 2023/01/21 - 17.00etan - 4-7 urte
BETETA

Kuboaren aurpegiak
Museoko obren kokapen berriak istorio berriak irudikatzeko aukera emango digu: kontatzen dituzten aurpegiak, posatzen dituzten gorputzak, harritzen gaituzten materialak, intrigatzen gaituzten irudiak... Aretoetan batzuen eta besteen arteko loturak bilatuko ditugu, eta bizitako esperientziak lotuko dituzten hitz, irudi eta materialekin osatuko dugu gure kubo berezia.
Gazt - 2023/01/22 - 11.00etan - 4-7 urte
Gazt - 2023/01/29 - 11.00etan - 3-4 urte
Eusk - 2023/02/04 - 11.00etan - 4-7 urte
Eusk - 2023/02/04 - 17.00etan - 3-4 urte
Gazt - 2023/02/05 - 11.00etan - 8-12 urte
Erreserbatu

Koloreen soinua
Soinuekin, koloreekin eta formekin jolastuko gara. Musikaren inguruko inprobisazioa erabiliko dugu, emozioak pizteko, oroitzapenak sorrarazteko eta museoko artelanekin solasean aritzeko.
Eusk - 2023/01/28 - 11.00etan - 3-4 urte
Gazt - 2023/01/28 - 17.00etan - 4-7 urte
Eusk - 2023/03/12 - 11.00etan - 4-7 urte
BETETA

Ku-ku Tras
Koloreek gure zentzumenak pizten dituzte, eta haien barruan bizi ahal izango gara, esperientzia berrietan murgildu eta sentsazio paregabeko mundu bat deskubritu.
Gazt - 2023/02/11 - 11.00etan - 1-2 urte
Gazt - 2023/02/11 - 17.00etan - 1-2 urte
Gazt - 2023/02/12 - 11.00etan - 1-2 urte
Eusk - 2023/04/01 - 11.00etan - 1-2 urte
Eusk - 2023/04/01 - 17.00etan - 1-2 urte
Eusk - 2023/04/02 - 11.00etan - 1-2 urte
BETETA

Esperientzien bilduma
Zer koloretakoak dira esperientziak? Inoiz egin al duzu esperientzien bildumarik? Handiak, txikiak, tripontziak, ala argalak eta iheskorrak ote dira, zizare baten moduan? Etorri gurekin eta, denok batera, harrapatu egingo ditugu, museoko aretoak bisitatzen ditugun bitartean. Gero, gure bitakora-koaderno pertsonalean gordeko ditugu, ihes egin ez dezaten.
Gazt - 2023/02/18 - 11.00etan - 4 -7 urte
Gazt - 2023/02/18 - 17.00etan - 8-12 urte
Eusk - 2023/02/19 - 11.00etan - 4-7 urte
BETETA

Begiak zabalik ametsetan
Amets egingo dugu eskulturak uki ditzakegula, irudiek hitz egiten digutela, gauzak tamainaz alda ditzakegula, koloreak eta formak airean elkartzen direla...
Gazt - 2023/02/25 - 11.00etan - 4-7 urte
Gazt - 2023/02/25 - 17.00etan - 8-12 urte
BETETA

Museoa dantzan
Museoan begiratu baino ezin da egin ala? Obrak gorputzetik eta mugimendutik begiratzera gonbidatzen zaituztegu.
Gazt - 2023/02/26 - 11.00etan - 4-7 urte
Eusk - 2023/03/18 - 11.00etan - 4-7 urte
Eusk - 2023/03/18 - 17.00etan - 4-7 urte
Gazt - 2023/03/19 - 11.00etan - 4-7 urte
BETETA

Kolore-bainu bat
Edan, isuri, irauli, dekantatu, bete, hustu, busti, blaitu... Museoaren obretan murgiltzera gonbidatzen zaituztegu, jakiteko nola jariatzen, nahasten diren koloreak, eta nola ematen dieten bizia koadroei. Gero, esperimentu jostagarriak egingo ditugu hodiekin, ehunekin, argiarekin eta kolorearekin.
Gazt - 2023/03/04 - 11.00etan - 4-7 urte
Gazt - 2023/03/04 - 17.00etan - 3-4 urte
Eusk - 2023/03/05 - 11.00etan - 3-4 urte
BETETA

Aztarnak horman
Oso bidaia berezia egingo dugu museoko txokoetan zehar. Koadroek gure ibilbidean uzten dituzten lorratzak eta aztarnak jasoko ditugu, eta, ondoren, bildu ditugun arrasto guztiak jasoko dituen leku bat eraikiko dugu.
Gazt - 2023/03/11 - 11.00etan - 8-12 urte
Eusk - 2023/03/11 - 17.00etan - 8-12 urte
BETETA
Reserva
Hutsa_Betea
Sergio Pregoren Hamairu Centaurusera obran murgilduko gara soinuaren, ukimenaren eta sentipen-unibertso oso baten bidez. Modu horretan, “hutsa” eta “betea” denaren esperientzia dimentsio guztietan bizi eta sentitu ahal izango dugu.
Gazt - 2023/03/25 - 17.00etan - 1-3 urte
BETETA

Esploratu, sentitu eta sortu
Museoa leku paregabea izan daiteke burmuineko lesioa edo desgaitasun intelektuala duten umeek esperientzia berezia bizi dezaten, euren familiarekin batera. Obrak aztertuz, gustuko duzuena eta dibertigarria edo harrigarria iruditzen zaizuena sentituko duzue elkarrekin. Ikuspegi irekiago eta dinamikoago batetik abiatuta, askotariko materialak esploratuko dituzue, eta, sormenaren bidez, zuen seme-alabekin bat egiteko eta euren errealitatea ulertzeko bide berriak aurkituko dituzue.
Gazt - 2023/03/25 - 11.00etan - 7-14 urte
Gazt - 2023/03/26 - 11.00etan - 7-14 urte
Erreserbatu

Babesle:

Ikusmen arazoak dituzten pertsonak
Ikusmen urritasuna duten pertsonei aukera eskaintzen zaie museoaren bilduma ezagutzeko; lehenengo eta behin, museoaren aretoetatik egiten den ordubeteko ibilbidearen bitartez; eta, bigarrenik, esperimentazio-espazio batean lan eginez. Aipatutako espazio horretan, zenbait material eta teknika artistiko eta bildumako lau eskultura ukitzeko aukera ematen da, neurriarekin, formarekin, egiturarekin eta materialarekin erlazionatutako arloak aztertzeko.
Kognizio arazoak dituzten pertsonak
Azaldutako bisiten programak museorako hurbilketa planteatzen du, talde bakoitzaren beharrizan eta interesetara egokituta. Modu horretan, minusbaliotasun intelektuala duten pertsonei gainerako guztien baliabide, espazio eta zerbitzu berberak eskaintzen zaizkie. Gainera, modu honetan, bisitak tresna erabilgarri bihurtu nahi dira euren egunerokotasunean eta eurekin lan egiten duten profesionalengan, eta esperientzia atsegin eta esanguratsua eskaini nahi zaie denei.
Gizarteratze programetan dauden pertsonak
Gizarteratze programetan dauden pertsonentzat, museoaren bilduma iraunkorraren eta aldi baterako erakusketen bisitak diseinatu dira, eta, horrela, museoko hezitzaile batekin batera, euren interes eta itxaropenetara egokitutako metodologiadun bisitak egin ditzakete.
Edukiera: 12 pertsona
BBKateak. Bisita egokituak
Museoa leku harrigarria da behar bereziak dauzkaten pertsonentzat. Museoko hezitzaileek lagunduta, bildumako artelanei egokitutako bisitak proposatu dira, ikuspegi berritzaile batetik, aipatu ditugun gaiek gu artearekin eta museoarekin erlazionatzeko bestelako modu pertsonalago bat aurkitzera bideratzeko moduan.
Tarifa: 1 € pertsonako
Guztion museoa
Behar bereziak dituzten eta gizarte-bazterketako arriskuan dauden pertsonen taldeek museoaz goza dezakete, sormenezko psikoterapiak aplikatzen espezializatuta dagoen pertsona baten laguntzarekin. Helburua da museoa garapen pertsonal eta emozionala bultzatzeko sormenezko jarduerak egiteko lekua izatea. Halaber, lortu nahi dugu artelanak geure buruarekin eta gainerakoekin hobeto egoten lagunduko diguten tresnak izatea.
Programak hainbat saio ditu ikasturtean zehar.

No limits!
Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden emakumeen kolektiboek aukera dute, online, artea gizartea eraldatzeko eta kohesiorako tresna bihurtzen duten hainbat proposamen dituen programa batean parte hartzeko. Jarduera eta proposamen horiek, gainera, bitarteko digital berrien erabileran sartuko dituzte, eta beren autoestimua eta elkarrekintza indartuko dituzte talde-lanaren bidez.
• Irudi ikusezinak. Argazkia erabiliko dugu, gutako bakoitzak inguruan daukan mundua adierazteko tresna bezala. Proposamen honetan, artea eta museoa esperientzia demokratikoago eta eskuragarriago bihurtzea da asmoa. Horrela, elkarrizketarako eta parte hartzeko espazio bat eratuko dugu. Emakumeen artean elkarri adierazteko eta laguntzeko espazio segurua.
• Islatuta. Irudiak mundu errealaren isla dira. Ispiluek irudi bat ere itzultzen digute, geure buruaren isla, baina irudi hori al gara? Besteek nola ikusten gaituzten eta besteek gu nola ikustea gustatuko litzaigukeen irudikatzea introspekzio-ariketa bat da, artea erabiliz eta, zehatzago, argazkigintza tresna gisa erabiliz egin dezakeguna, nork bere burua ezagutzeko eta adierazpen artistikorako.
• Olerki bat hegan egiteko. Hitza, ahotsa, idaztea eta poesia izango dira elkarrizketa, jolasa eta entzumena aktibatzeko erabiliko diren bitartekoak, guk geure burua eta besteak gehiago eta hobeto ezagutzea eragingo dutenak.
• Erritmoa eta soinua. Gure inguruan dabiltzan soinuen eta erritmoen bitartez, baita guztion artean sor ditzakegunen bidez ere, ikusten eta ukitzen ez denak gure barruan askatasun osoz sentitzen denari eta bibratzen duenari bide emango dion espazio bat eratuko dugu.
Informazioa eta erreserbak hemen: deac@bilbaomuseoa.eus eta 94 439 61 41 tel. (astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara)