Barne informazio-sistema - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Kanal honen bidez Arte Ederren Bilboko Museoren jarduketa hauen berri eman dezakezu:

    • Arau-hauste penal eta administratibo larriak eta oso larriak (Espainiako legeriaren barruan eta, kasu guztietan, eta Ogasun Publikoa edo Gizarte Segurantza urratzen dutenak)
    • Laneko segurtasunaren eta osasunaren arloko lan-zuzenbidearen arau-hausteak.
    • Europar Batasuneko legediaren aurkako ekintzengatik egindako arau-hausteak, baldin eta Batasunaren finantza-interesei eragiten badiete edo bere barne-merkatuan eragiten badute (EB 2019/1937 Zuzentarauaren eranskineko egintza

Aplikatu beharreko araudia

  • 2/2023 Legea, otsailaren 20koa, arau-urratzeei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzen duena.
  • Museo Bellas Artes de Bilbao-Arte Ederren Bilboko Museoaren Fundazioaren Patronatoaren erabakia, 2023ko ekainaren 7koa, Arte Ederren Bilboko Museoaren Barne Informazio-Sistema sortzea onartzen duena.

Araudi honen helburua

  • Babes egokia ematea otsailaren 20ko 2/2023 Legearen 2. artikuluan aipatzen diren egite edo ez-egiteetako bati buruzko informazioa ematen duten pertsona fisikoek jasan ditzaketen errepresalien aurrean.. 
  • Informazioaren kultura eta erakundeen integritate-azpiegiturak indartzea eta informazioaren edo komunikazioaren kultura sustatzea, interes publikoaren aurkako mehatxuei aurre hartzeko eta antzemateko mekanismo gisa.

Barne informazio-sistema

Erakundearen Patronatoak ezarri du, 2023ko ekainaren 7ko erabakiaren bidez. Besteak beste, sistemak Legearen 5. artikuluak ezarritako baldintza hauek betetzen ditu:

  • Legearen 3. artikuluan aipatzen diren pertsona guztiei aukera ematen die lege horren 2. artikuluan arautzen diren arau-hausteei buruzko informazioa jakinarazteko
  • Modu seguruan diseinatu, ezarri eta kudeatu da, informatzailearen identitatearen eta egiten diren jarduketen konfidentzialtasuna eta datuen babesa bermatzeko.
  • Komunikazioak idatziz eta/edo ahoz aurkezteko aukera ematen du.

Sistema honetan integratuta daude:

  1. BARRUKO INFORMAZIO-KANALA (informazioak jasotzeko postontzia). Sistemak komunikazio anonimoak aurkezteko eta ondoren izapidetzeko aukera ematen du. Salaketak/informazioak aurkezteko bide hauek erabili ahal izango dira:
  • Online kanala: Canal de denuncias
  • Posta arrunta: idatzizko komunikazioa Arte Ederren Bilboko Museoaren helbide honetara bidalita: MUSEO DE BELLAS ARTES DE BILBAO Museo Plaza, 2. 48009 BILBAO
  • Elkarrizketa pertsonala:  Patronatoak izendatutako Barneko Informazio Sistemaren arduraduna den museoaren zuzendariarekin hitzordua eskatuta. Horretarako, 944396060 / 944396131 telefonoetara deitu ahal izango da, edo mezu elektronikoa bidali helbide honetara direccion@bilbaomuseoa.eus 
  • Telefonoz/Ahots-mezularitzaz
  1. FUNTZIONAMENDU-ARAUAK ETA INFORMAZIOA KUDEATZEKO PROZEDURA (PDF)