Argitalpen digitalak
Eratu zenetik, museoaren egitekoetako bat artearen historiaren arloko ikerketa izan da, arreta berezia jarriz museoaren beraren bildumaren azterketan. Lan horren emaitza paperean egindako argitalpen funts oparoa da, besteak beste, erakusketetako katalogoak, bildumari buruzko gidak edota izaera zientifikoko aldizkako argitalpenak. Horrela, bada, honakoak daude jasota hemen: alde batetik, dagoeneko paperean argitaratuta dauden garrantzi bereziko testuak, eta, bestetik, soilik formatu digitalean argitaratuta dauden argitalpenak. Kasurik gehienetan, gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez deskargatu daitezke.
Atal honek bi helburu ditu. Alde batetik, gure museoaren argitaratze-jarduerak sortutako ezagutzaren zabalkunderako plataforma izatea; eta, bestetik, artearen arloan euskarazko testu zientifikoen corpus baten sorrera bultzatzea, betiere, komunitate akademikoaren eta interesatutako jendearen esku informazio-bolumen garrantzitsua jarriz hizkuntza honetan, diziplina honetako zeregin lexikografikoa bultzatzen den bitartean.
Testu guztiak Creative Commons lizentziapean (mota: Aitortu-EzKomertziala-LanEratorrikGabe(by-nc-nd) 4.0 international) argitaratu dira. Beraz, banatu, kopiatu eta erreproduzitu egin daitezke (edukian aldaketarik egin gabe), betiere, irakaskuntza edo ikerketarako helburuekin, eta egilea eta jatorria aitortuta. Ezin da merkataritza-helburuetarako erabili. Lizentzia honen baldintzak webgunean kontsultatu daitezke.

Buletina 12

Mendiburu eta eskulturaren lekua

Mendiburu. Kronologia artistikoa

Isabel Baquedano. Pinturari emandako bizitza

Inbasio klorofilikoa

Vicente Ameztoy. Kronologia

Buletina 11

Valentín eta Ramón de Zubiaurreren argazkiak eta filmak

Zubietako Goyak. Adán de Yarza familiaren erretratuak

Elkar lotu, ezagutu, errespetatu, maitatu. Agregazio eta barreiatze indarrak, hirurogeita hamarreko hamarraldiko euskal artean

Haustura, jarraipen eta aldaketen magma bat. 70eko eta 80ko hamarkadetako euskal artea

Laurogeiko hamarkada alditan sailkatzen. (Subjektu desiratzaileak)
