- Museoak komunikazio horizontala errazteko arrapalak eta komunikazio bertikalerako sei igogailu ditu.
- Desgaitasun fisikoa duten pertsonentzat egokitutako bi komun daude (sarrera-atarian bata eta -1 solairuan bestea).
- Bi gurpil-aulki eta 30 aulki tolesgarri daude mugikortasun arazoak dituzten bisitarien eskura.
- Audiofonoa edo T posizioko koklea-inplantea duten pertsonentzako indukzio magnetikodun begiztak dituzten audiogidak daude, doan.
- Auditoriuma gurpil-aulkiak jartzeko egokituta dago.
- Museo barruko seinaleek kontuan hartzen dituzte irisgarritasun fisikoarekin lotutako aldeak.
- Museoetako Hezkuntza eta Kultur Ekintza Sailak bideratzen ditu bisita-eskaerak, goian adierazitako interesen eta pertsonen ezaugarrien arabera.
- Sartu ibilbide egokituaren planora