Museoa bisitatzeko era desberdinak - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Museoa bisitatzeko era desberdinak

Zenbait formatu proposatzen dizkizugu, museoko bisitaldian laguntzeko. Batzuk asteko proposamenak dira, eta beste batzuk unean-unean antolatutakoak dira, areto edo margolanetakoren bat suspertzeko asmoz. Proposamenak ikusi, eta zeurea aukeratu.

Data:

2023-10-04 2024-10-04

Hizkuntza:

Gaztelaniaz / Euskaraz

Lekua:

Arte Ederren Bilboko Museoa

Jarduera motak:

2022|12|31 2024|10|06

Nahieran

Taldeentzako bisita gidatua

Hitzartutako taldeentzako eskaerapeko jarduera da. Bertan, bilduma iraunkorra edo aldi baterako erakusketak bisitatzen dira gidari profesionalaren eskutik, eta ordubeteko iraupena du.

Informazio gehiago >

2023|10|01 2024|10|06

Paseo bat bilduman zehar

Igandeak museoan

Igandero, 12:00etan, ordubeteko ibilbide lagundua eskaintzen da bilduma iraunkorrean edo aldi baterako erakusketetan zehar, artelanen behaketa zuzenaren bitartez jakintza artistikoa sustatzeko asmoz (gazteleraz). Hilabete bakoitzeko azken igandean, euskaraz.

Informazio gehiago >

Aurreko jarduerak:

2024|03|25 2024|04|07

Aste Santua museoan

Bisita gidatu bereziak

Bilduma eta erakusketak ikusteko 30 minutuko doako ibilbide gidatuen eskaintza indartuko dugu.

Informazio gehiago >

2023|10|04 2024|03|20

Bi artista ezagutu

Asteazkenero, BBKateak programako areto berri bat

Asteazkenero (jaiegunetan izan ezik), 12:00etan eta 18:00etan, banakako ikus-entzule helduak beti bezala daude gonbidatuta hogeita hamar minutuko bisitaldiak egitera, astero “BBKateak” programaren bidez eskainiko diren topaketetako batzuez gozatzeko aukera izan dezaten. Jarduera hau hezitzaileen zuzendaritzapean egiten da, eta partaidetza zein elkarrizketa suspertzea du helburu, artelanetara eta bertako protagonistetara egindako hurbilketa atsegingarriaren bidez.

Informazio gehiago >

2023|10|25 2024|03|20

Artistarekiko hurbilketa bat

Obra Gonbidatua edo bildumako beste obra batzuk ezagutzeko

Obra Gonbidatua programak jendearengana hurbildu nahi ditu beste museo eta bilduma batzuetako artelan bereizgarriak. 30 minutuko jarduera honen bidez, ikus-entzuleek geure aretoetan erakusgai jarritako horrelako proposamen guztien berezitasunak ezagutzeko aukera izango dute.

Informazio gehiago >

2023|12|26 2024|01|05

Ezagutu museoa Gabonetan

Gabonetan, doako bisitak

Gabonetako jaietan, bilduma eta erakusketak ikusteko 30 minutuko doako ibilbide gidatuen eskaintza indartuko dugu.

Informazio gehiago >