Irisgarritasuna - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Web irisgarritasuna

Bilboko Arte Ederren Museoaren webguneak behar bezala betetzen ditu W3Ck ezarritako A Bikoitza mailaren web-edukirako irisgarritasun-ildoak. 1 eta 2 lehentasuna duten baldintza guztiak zorrotz egiaztatu dira, indarrean dagoen araudia betetzen dela bermatzeko.

Ondoren, Bilboko Arte Ederren Museoaren webgunearen irisgarritasuna bermatzeko hartutako neurrietako batzuk deskribatuko ditugu:

Estandarren betearazpena

  • Orrialde guztietarako 1 lehentasuneko eta 2 lehentasuneko baldintzen edukiak berrikusi dira.
  • Webgune honetako orrialdeak HTML5 baliagarrian daude idatzita.
  • Webgune honetako estilo-orri erlastuak CSS 2 eta CSS 3 eran daude idatzita.

Egiturazko markaketa

Orrialde guztietan, ondo desberdindutako lau esparru daude:

  • Goiburua, non atalaren izenburua eta nabigazio-haria agertzen diren.
  • Nabigazio aukera nagusiei buruzko alboko zutabea.
  • Eduki nagusien esparrua.
  • Orri-oina, non bigarren mailako nabigazioa agertzen den.

Dokumentuek lau esparru horien ordena gordetzen dute, baita estilo-orri erlastuak aplikatzen ez direnean edo pantaila-irakurgailu bat erabiltzen denean.

  • Webgune honetako orrialde guztiek markaketa semantiko egituratua dute. Goiburuko elementuak erabiltzen dira, orrialdeen egitura logikoa transmititzeko.
  • Testu-elementuetan, neurri-unitate erlatiboak erabiltzen dira.

Eduki erabilgarriak

  • Nabigatzaileak ez baditu Flash edukietarako behar diren osagaiak, ordezkatze-teknika bat erabiltzen da.
  • Eduki guztiak erabilgarriak eta irisgarriak dira, baita irudi edo script-en erabilera desaktibatuta dagoenean ere.

Irudiak

Webguneko irudi guztiek “alt” ezaugarria dute, testuzkoak ez diren elementuei testu baliokidea eskaintzeko, albo batera utzita irudi apaingarri hutsak.

Edukien tabulazioa

Orrialdeetako elementu guztiek tabulazio-ordena logikoa jarraitzen dute, teklatuaren bitartez bertatik nabigatu daitekeela bermatzeko.

Entzumen-minusbaliotasuna duten erabiltzaileentzako irisgarritasuna

Web orri honetan, atalerako aukeratutako lanei dagozkien zeinu hizkuntzako bideoak daude..

Zeinu hizkuntzako materiala web orriaren atal finko batean dago sartuta, eduki gehigarriarekin (jatorrizko testua).