Erosen agonia  - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Licencias poéticas #Literatura

Erosen agonia 

Mikroipuinak VI

Ohar berezia: Microrrelatos. Erosen agonia ibilbiderako programatutako bigarren saioa museoa handitzeko lanak eragindako itxiera puntualak direla-eta berrantolatu da. Maiatzaren 16ko saioa bertan behera gelditu da. Data berria: maiatzak 18, larunbata, 17.00etan.

Data:

2024-04-18 2024-05-16

Ordua:

• Apirilak 18: 18.00etan• Maiatzak 16: 18.00etan

Prezioa:

Lagunak: 2€ Orokorra: 4€

Hizkuntza:

Gsztelania

Lekua:

Arte Ederren Bilboko Museoa

Norentzat:

Arrunta, Museoaren lagunak

Izen-ematea/ sarrerak:

Izen-emateak hemen eta museoko leihatilan

Plaza-kopurua:

Mugatua

  • Bisita gidatuak

Babeslea:

Liburuaren eguna dela-eta, Mikroipuinen edizio berezi honek ibilbide bat proposatzen du bildumako obra batzuk aztertzeko, giza irrikarik primarioenei alderdi poetiko batetik helduz.

Artista askok binomio banaezin bat jorratu dute artearen eta mitologiaren bidez; har ditzagun, besteak beste, Apuleioren Metamorfosiak eleberrian Psikeri eta Erosi buruz kontatutako mitoak, bai eta Sigmund Freuden psikoanalisiaren teoriak ere, zeinetan Erosen eta Tanatosen irrikak azaldu baitzituen. Izan ere, Erosek bizi-irrikak, dinamismoa eta biziraupena irudikatzen ditu, baita maitasunik garbiena eta haragizko sexualitatea ere; Tanatosek, berriz, hiltzeko, izate organikora itzultzeko, atzera egiteko, atsedenerako eta desegiteko grina inkontzientea dakar gogora. 

Artista surrealisten lanetako gai nagusietako bat da Erosa. Argi eta garbi ikusten da Oscar Dominguezen Ehiztaria obran, esaterako. Mihisearen erdian, esku itxurako kaiola baten irudia ikus dezakegu, zeinak argi eta garbi adierazten baitu irrika bikoitz hori: desira eta zapalkuntza, Paul Éluard poeta surrealistaren bertsoetan behin eta berriz errepikatzen diren gaiak. Gainera, obrak sexu-irrikak agertzen ditu, Francis Baconek Irudia etzanda ispiluan irudikapenaren bidez egin zuen moduan, William Butlerren Yeats poetaren literatur lanean eta Leda eta beltxarga sonetoan oinarrituta.   

Aitzitik, Francisco Durriok Echevarrieta familiaren panteoirako egindako burdinazko atalasean ikus dezakegu Tanatos, heriotzarako bidaia horren hasieran ongietorria emanez. Dantek Jainkotiar Komedia lanean egin zuen moduan, Euridize salbatzeko azpimundura egindako bidaian bere maite Beatrizekin eta Orfeorekin elkartzeko infernuko bederatzi zirkuluak zeharkatu zituenean, burdin sare horren elementu apaingarriek ere –tximeletak eta eguzkia, esaterako– maitasunaren eta heriotzaren sekretuak xuxurlatzen dizkigute. Literato handi askok oso modu ederrean interpretatu izan dituzte metafora horiek, besteak beste, Emily Dickinsonek, Haruki Murakamik, Gonzalo Correasek eta Francisco de Quevedo y Villegas berak: «Tximeleta ederra, arrosak jantzi eta loreekin hegan egin zuena; eta haren jantzietako suak, irritsu, bi udaberri erre zituen haren hegoetan. Hilobia izan zuen maite, ederra, bai, baina goiztiar eta laburra; itsu eta maitemindu… Asko zor dio Maitasunari eta gutxi Denborari, haren maitasunetan desegiten baita… Idatzi hau!: Hemen pozetan, datzan lekuan».