«Nik ikusi nuen»: artea eta munduaren eraldaketa  - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Lizentzia poetikoak #Hitzaldia

«Nik ikusi nuen»: artea eta munduaren eraldaketa 

Miquel del Pozoren hitzaldia

Hitzaldi honetan, zenbait idazle eta poetaren lekukotzen bitartez, Miquel del Pozo arkitekto eta artearen historiaren dibulgatzaileak artelan bati begiratzeko egintzari buruzko hausnarketa bat proposatzen du; haren hitzetan, oinordean hartu dugun ikonografiak, kultura bisualaren parte izanik, inguratzen gaituen mundua ulertzeko dugun modua baldintzatzen du.

Data:

2024-05-02

Ordua:

18:00etan

Prezioa:

• Lagunak: 5€• Publiko orokorra: 8€

Hizkuntza:

Gaztelania

Lekua:

Arte Ederren Bilboko MuseoaMuseo plaza, 2

Norentzat:

Arrunta, Museoaren lagunak

Izen-ematea/ sarrerak:

Izen-emateak hemen eta museoko leihatilan

Plaza-kopurua:

Mugatua

  • Ikastaroak, jardunaldiak eta hitzaldiak

Babeslea:

Artearen historia gizateriaren irudi bidezko historia da. Iraganeko arteak barne hartzen ditu gu baino lehen bizi zirenen itxaropena, beldurrak eta sinesmenak. Munduari buruz sentitzen eta zekiten guztia haien irudietan ikusten dugu. Nola baldintzatzen gaitu irudien bidez jasotzen dugun historiak? Nolako eragina du guregan? 

Hitzaldi honetan, Miquel del Pozok azaltzen du zein garrantzitsua den artelan baten aurrean pentsatzea, ikasteko, zalantzan jartzeko eta, ahal dela, iraganarekin elkarrizketa bat izateko, oraina argitze aldera. Zenbait idazle eta poetaren lekukotzen bidez, artelanei begiratzeko ekintzara hurbiltzen gaitu: nola pintura edo eskultura bati begiratzeak munduari buruz dugun ikuspegia eralda dezakeen.    

Parte-hartzaileak

Miquel del Pozo

Arkitektoa, Arkitekturaren Teoria eta Historiako masterra Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan. Arte dibulgatzailea irratian (Cadena Ser), telebistan (betevé) eta sare sozialetan (#MA140). Hizlaria hainbat kultur erakundetan: Museu Nacional d ‘Art de Catalunya, Fundació Atrium Artis, Xarxa de Museus d’ Art de Catalunya, CaixaForum eta Fundación Amigos del Museo del Prado. Bere ikerketak gizakiak irudiekin duen harremanean oinarritzen ditu, jatorritik gaur egunera arte, pintura, eskultura, arkitektura, zinema eta dantzaren arteko harremanak bilatzen dituen zeharkako begirada batekin, eta arreta berezia jartzen dio arte bisualek literaturarekin duten etengabeko elkarrizketari. Artikuluak argitaratzen ditu liburu kolektiboetan eta aldizkarietan. 2019an, Open House Madrid Hiria saria jaso zuen, sare sozialen erabilera onenarena.