Idi begi  - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Lizentzia poetikoak #Dantza

Idi begi 

Dantza garaikidea, Proyecto Larruaren eskutik

Museoak Arte Bizien programazioa bultzatzen du dantza garaikideko pieza honekin, zeinak fikziozko paisaia poetikoz betetako landa-munduaren ikuspegi oniriko bat ematen baitu, idi-proben euskal tradizioa berrinterpretatuz. Pieza honek jasotzen dituen gorputz-mugimenduek oihartzuna dute Juan Muñozen "Hanging Figures" esekitako eskulturen mugimendu zirkularrean, eta harmonia bortxatuko sentsazioa sortzen dute ikuslearengan.

Data:

2024-05-12

Ordua:

18:00etan (iraupena: 45 min)

Prezioa:

• Museoaren Lagunak: 5€• Publiko orokorra: 8€ €

Hizkuntza:

Gaztelania

Lekua:

Museo de Bellas Artes de Bilbao Museo Plaza, 2.

Norentzat:

Arrunta

Izen-ematea/ sarrerak:

Izen-emateak hemen eta museoko leihatilan

Plaza-kopurua:

Saioaren arabera

  • Musika

Babeslea:

Proyecto Larrua konpainiak aurkeztutako dantza garaikideko pieza honetan, harri bat arrastatzeak sortutako pisuak, emozioak, kargak, bortizkeriak eta ohiko dinamika iraunkorrak eragina du mugimenduan.  Zer gertatzen da harri hori ez bada ikus dezakezun gauza material bat? Bota edo arrastaka eraman ezin duzun zerbait ez denean… harri hori zerbait emozionala denean, orain arte irudikatu ez diren erreferentzia sinboliko askoren pisua denean.      

Koreografia honen mugimendua, nolabait, elkarrizketan ari da museoko halleko sabaitik 4,5 metrora esekita dauden giza itxurako eta ia tamaina naturaleko irudiekin. Irudiek akabera gris monokromoa dutenez, harriaren sendotasuna dakarte gogora, eta haien ahoetatik ateratzen diren sokak ere protagonista dira, arrastatzeko laneko otzantasun-eragile gisa. Elkarrizketa horrek indarkeriako, isolamenduko eta despertsonalizazioko sentsazio hori sortzen laguntzen du, zeina dantza-piezari laguntzen dion Johann Sebastian Bachen giro musikalak soilik arintzen baitu.  

Azken batean, piezan honen bidez, euskal tradizioa berrinterpretatzen da, arazo garaikideekin aurrez aurre jartzeko, gorputzen aktibazioaren eta mugimenduaren bidez.