Lana eta bekak
Erregistroko eta Erakusketetako Laguntzaile Teknikoa
Ref.: 6525
Data: 23-05-24
Prozesuaren egoera: Bukatuta
Azalpena:
Jarduera Arloari atxikita egongo da, eta Erregistroko eta Erakusketetako Sailean txertatuta. Sail horren ardura da museoaren funts artistikoa konfiguratu, mugatu eta kudeatzea; bildumako artelanen erregistroa eta inbentarioa egitea; eta mugimenduak kontrolatzea. Museoaren aldi baterako erakusketen programa kudeatzea: definitzea; lankidetza hitzarmenak egitea; maileguak, aseguruak eta garraioak koordinatzea; komisariotza koordinatzea; dokumentuak kudeatzea; ekonomia kudeatzea; eta muntaketaren koordinazio teknikoa.
Lanpostua lortzen duen pertsonak, bere arduradunaren mende, oro har zeregin hauek beteko ditu:
- Museoko artelanen maileguei eta museoko aretoetan berrinstalazioak eta biltegiak egiteko barne mugimenduei lotutako sailaren ohiko kudeaketa lanetan lagunduko du.
- Erakusketen garapenean lagunduko du (hala nola muntaketa eta desmuntaketa lanak eta barne birmoldaketak), bai eta bidaien garapenean, erakunde mailegatzaileen mezuak artatzean eta bildumako artelanen garapenean ere.
- Bai museoko bildumako bai besteren bildumetako artelanen argazki saioak egiten lagunduko du.
- Erregistroko bere jarduera EMSIME Euskadiko Museoen Sistema Informatikoaren bidez kudeatuko du.
Lanbide eskakizunak:
- Unibertsitateko goi mailako formakuntza: Artearen Historia, Arte Ederrak edo antzekoak.
- Gutxienez hiru urteko lanbide esperientzia egiaztatua izatea, museo baten bildumaren erregistro lanak egiten.
- Esperientzia izatea erakusketak koordinatzen, garraioaren eta ondare kudeaketako datu baseen arloko ohiko jardunbideetan.
- Gutxienez B2 maila, euskaran eta ingelesean.
- Kontuan hartuko da lanbide esperientzia izatea museoaren bildumako dizplinetan (eskultura, margolaritza, arkitektura eta diseinua…).
- Aintzat hartuko da antolatzeko eta taldean lan egiteko gaitasuna.
Eskaintzen dugu: kontratu mugagabea. Diru ordainsaria, lanpostuaren ezaugarriei dagokiena izango da.
Lanpostua lortu ez arren hautaketa gainditzen duten gizabanakoak, lan poltsa batean sartuko dira, gehienez bi urterako, aldi baterako beharrei erantzun ahal izateko.
Hautagaitzat aurkezteko epea 2023ko ekainaren 8an amaituko da.