Jarduerak
Ikuspuntuak
Gorputzak III: Hiru Graziak
Blanca Arrieta eta Tania de Sousaren ikuspuntutik
Blanca Arrietak gorputz geldiei eta deseginei buruz egiten du gogoeta. Tania de Sousak pentsatzen du, aldiz, munstrokeriak baduela edertasuna.
Lekua:
Proiektu digitala. Webgunea eta museoaren YouTube kanala
Norentzat:
Arrunta
- Zinema eta bideoa
- Digitalak & Multimedia
Zuzendaria: Tamara García Iglesias
Koordinatzaileak: Maria Victoria Antoñanzas eta César Ochoa. Hezkuntza eta Kultur Ekintza Saila. Bilboko Arte Ederren Museoa
Ahotsa: Marga Altolaguirre
Soinua: Inés Almirón
Komposizioa: Gabi Yaya
Kolorea: Sarasua Oliden
Gonbidatuak: Blanca Arrieta (koreografoa eta performance egilea), Tania de Sousa (kantaria)
Iraupena: 5′ 47”
Hiru Graziak
Antonio Saura
Hiru Graziak margolanean, bere pintura-serie handietan ohikoa denez, zurira eta beltzera mugatutako paleta darabil. Saurak edertasunaren, dotoreziaren eta harmoniaren ohiko nozio guztiak hausten ditu, antzinarotik gai klasiko honen irudikapenarekin lotuta egon arren. Pertsonaia monumentalak gainazal plastikotik nabarmentzen dira, margolariaren kei- nuzko bortizkeriaren ondorioz urratutako ikono handiak izango balira bezala. Grinaren ohiko helburua den emakume-gorputzak, ordea, berezko munstro bortitzaren ezaugarriak ditu.