Prestakuntza-bekak Gondra Barandiarán- Bilboko Arte Ederren Museoa 2022-2023 - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Prestakuntza-bekak Gondra Barandiarán- Bilboko Arte Ederren Museoa 2022-2023

Data: 22-04-29

Prozesuaren egoera: Bukatuta

Azalpena:

Gondra Barandiarán Fundazioa museoaren Patronatuko kidea da 2017az geroztik, eta gure erakundearekin partekatzen du artea eta kultura zaintzeko orientazio argia, bai eta gizarteari zerbitzu egiteko bokazio argia ere, hezkuntza sustatuz. Haren babesletzari esker, museoan bederatzigarren urtez jarraian beka-programa izango dugu; beka horiei esker, zazpi pertsonari aukera ematen zaie atal hauetako prestakuntza jasotzeko: Artxiboa eta Dokumentazioa (2), Hezkuntza, Erregistroa eta Erakusketak, Argitalpenak eta Zerbitzu Orokorrak (2).


Azken zortzi urteetan, 60 bekadun baino gehiago igaro dira museotik programa honi esker, eta, orain, bederatzigarren edizioaren deialdia egin du atsegin handiz.

Erlazionatutako dokumentazioa: