Berriak
18-05-10
Museoen Nazioarteko Eguna
Asteartea, 2010eko maiatzaren 18a
ASTEARTEA, 2010eko MAIATZAREN 18a
MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA
1977az geroztik, maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen da mundu osoan. Museoen Nazioarteko Kontseiluak (ICOM) goiburu bat aukeratzen du, museoen lana gizarteari helarazteko. Aurten, "Museoak gizarte-harmoniarako" da goiburu hori.
Efemeridea dela-eta, datorren asteartean, maiatzaren 18an, Bilboko Arte Eder Museorako sarrera dohainik izango da bisitari guztientzat, egun osoan zehar, bai bilduma iraunkorra ikusteko, zein une honetan ikusgai izango diren aldi baterako erakusketetarako: Pedro Pablo Rubensen Deidamiaren bahiketa obra gonbidatua eta Balenciaga. Mugaren diseinua erakusketa.
Era berean, bisitariek opari txiki bat jasoko dute (izakinak amaitu arte), eta, gainera, Bilboko Arte Eder Museoaren Lagunen 10 txartelen zozketan parte hartu ahal izango dute.
Ordutegia: 10:00etatik 20:00etara
Informazioa: 94 439 60 60