Berriak
10-09-14
Mimmo Paladino
Grabatuak
14|10|28 • 15|02|09
Azaroaren 20tik 23ra Bilbon izango den Grabatuaren Nazioarteko jaialdiaren hirugarren edizioa dela-eta, erakusketak Mimmo Paladinoren (Paduli, Italia, 1948) obra grafikoaren aukeraketa zabala eskaintzen du, eta azken hogei urteotan pintore eta eskultore gisa egindako lanaren paraleloan egindako obrak biltzen ditu.
Hirurogeiko hamarkadaren amaieran hasi zen grabatzaile gisa, eta era guztietako prozedura teknikoekin (xilografia, serigrafia, akuafortea, litografia, punta lehorra, urtinta eta collagea) lan egin izan du esperimentaziorako gogo handiarekin; batzuetan, aldi berean erabili ditu horietako zenbait, askotariko adierazpen ezaugarriak baliatzeko. Erakusketak bere serie ezagunenetarikoak biltzen ditu, adibidez, Ulysses (1994) eta Gurutzeak (2008), baita hainbat artista liburu ere, besteak beste, Don Chisciotte (On Kixote, 2005) eta Ombre (Itzalak, 2008).
Antolatzaileak: Casa Falconieri (Cagliari), Arthazi (Bilbo), FIG (Bilbo) eta Laboratorio per la grafica di Modena (Italia).
Laguntzaileak: MIBAC Ministero per i Beni e le Attività Culturali, Soprintendenza BAPSAE per le province di Cagliari e Oristano eta Fondazione Costantino Nivola di Orani, (Italia).