Jarduerak
En Claves
Iparraldeko argiak
Abenduan, museoak musikari eskainitako gunea irekiko du berriro, En Claves kontzertu-zikloari ekingo baitio ostera ere. Bigarren edizio honek Gabonetako jai eta familiarteko giroa eta euskal musika-proposamen garaikideak uztartzea du ardatz. Oraingoan, Iparraldeko argiak izenburupean.
Data:
2023-12-01 2023-12-29
Ordua:
19.30etan (iraupena 45 min grab.)
Prezioa:
• Lagunak: 7 €• Orokorra: 10€
Lekua:
Museo de Bellas Artes de Bilbao. Museo Plaza, 2
Norentzat:
Arrunta
Plaza-kopurua:
Mugatuta
- Digitalak & Multimedia
Babeslea:
Argi-puntu ñimiñoetan sakabanatuta, argia antzeman dezakegu etorbideetan, gure plazetan eta eraikinen fatxadetan. Etxeetako argietan, jai-sasoia dela eta, etxe barrutik errezela eta leihoetatik zuritasunak kalera egiten du, zeharrargi. Gure itsasertzak berezkoak dituen beste argi horietan ere bai: neguko gau hotzetan norabidea argitzen dutenak, hainbat lagun portura iristea ahalbidetzen dutenak. Horiek guztiak tempo, intentsitate eta errepikapen berezi batek egokitu eta markatzen ditu.
Modu konplizean, argi horietan Euskadi Brass bandako protagonista diren metalen distira eta sonoritatea antzemango ditugu; Joserra Senperenaren desagertutakoaren aztarna, piano solo baten bitartez; Pasieran taldearen tempo intimistan, piano, kontrabaxu eta biolontxeloaren arteko ustekabeko solasaldian (Jon Piris, Iñar Sastre eta Matías Riquelme); eta, azkenik, urte amaierako itxiera hunkigarrian, Soinuaren Bidaia Sextet ensemble-arekin.
Kutsu intimista nabarmenarekin, En Claves-ek bere izenarekin zerikusia ere badu, museoa elkargune bihurtzen baitu. Horrela, museoak bere programazioan askotariko diziplina artistikoak integratzearen aldeko apustu argia indartzen du, eta, aldi berean, museoan bizitzeko beste modu batzuk aztertzeko gonbita egiten du.