Berriak
03-03-15

Bilboko nazioarteko hirugarren grabatu jaialdia (FIG)
Bisita gidatua feriara - AMAITUTA
Azaroaren 20tik 23ra bitartean, Nazioarteko hirugarren Grabatu Jaialdia (FIG) egingo da Bilbon, paper gaineko artearen inguruko zenbait ekitaldirekin eta hainbat egoitzarekin.
Museoak sistematikoki hartzen du kontuan adierazpide artistiko hau bere programazioan, eta jaialdiarekin bat egin du, Mimmo Paladino italiarraren obra grafikoaren erakusketa zabala eskainiz. Hain zuzen ere, Paladino nazioarteko eszena garaikidean jardunean dagoen artistarik esanguratsuenetakoa da. Museoaren bildumako grabatuen aukeraketa eskaintzen duen standa ere egongo da Euskalduna Jauregian, hori baita grabatuari buruzko feria honen egoitza.
Bilboko Arte Ederren Museoaren Lagunek zenbait abantaila izango dituzue: