Kristoren hirugarren erorketa, borreroek jota - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Kristoren hirugarren erorketa, borreroek jota – 85/261

Gamborino, Miguel

Valentzia, 1760 - Madril, c. 1828

Xixela paperean

26,5 x 37,8 cm (papera) 13,7 x 18,9 cm (orbana)

M. Gº (eskuineko beheko angelua)

c. 1798-1803

85/261

1985ean eskuratua

Gurutze Bideko bederatzigarren geldialdia. Hainbat dira irudi honen eta berau lantzeko xedearekin prestatutako marrazkiaren arteko aldeak. Hasteko, borreroak esku artean dituen sokak gurutzearen besoei daude lotuta, diseinuaren araberako marrazkian Kristoren eskuineko besoari lotuta zeudenean. Bestalde, marrazkiaren hondoan ageri den judu bizardunaren irudia, turbantearekin eta eskuak ezkutaturik dituela, eszenari begira dagoela, burua estali gabe duen pertsonaia da grabatuan, eta haren eskuak, modu ezegokian jarriak, Jesusen gorputz eroria seinalatzen du. Haren itxurari erreparatzen badiogu, gertaera sakratuaren garaiko pertsonaia baino apaiz moderno baten itxura duela esango dugu. Gainera, kendu egin ditu marrazkian zutoihalaren ondoan ageri diren lantzak, eta ondorioz, mugimendua kendu dio konposizioari. (Jose Luis Díez, 2005)

Bibliografia hautatuta

  • Vicente López : 1772-1850 : dibujos para grabados [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1985. pp. 52-53, fig. N° 18.
  • Dibujos y grabados, siglos XV-XVIII : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2005. pp. 158-159.