Jaia Arenalean - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Jaia Arenalean

Losada y Pérez de Nenín, Manuel

Bilbao, 1865/10/16-Bilbao, 1949/10/09

Pastela paperean

68,5 x 99,2 cm

Manuel Losada (eskuineko beheko angelua)

c. 1912-1914

82/2522

1995eko usukapioa

1914ko otsailaren 12an Óscar Rocheltek hitz lauz idatzitako hiru ekitalditako komediaren Malvina estreinaldia izan zen Bilboko Campos Eliseos Antzokian. XIX. mendearen lehen erdialdean girotutako obra horretan Hiriko leku ezagunenetan -garai hartan soilik Alde Zaharrera mugatzen zen espazioan- gertatzen dira argudioaren nondik norakoak. Manuel Losada izan zen bazter horiek irudikatzeko lanak burura eramateko arduraduna.

Garaiko argitalpenetan obra honen emanaldiari buruz egindako iruzkinen arabera, harrera epela egin zioten bai kritikariek bai ikus-entzuleek, jarrera horretatik bereiziko zen bakarra Novedades aldizkaria izango zen, argazki erreportaje mamitsua eskaini baitzion ikuskizunari.

Hala eta guztiz ere, oso handia izan zen Losadaren lanaren oihartzuna, izan ere, birbideratu eta, zergatik ez esan, baldintzatu egin baitzituen egilearen ondorengo lanak. Izan ere, ikuskizun horri begira landu zituen zirriborroen eta iruditxoen jendaurreko erakusketari esker, Au Monde Elegant saltokian antolatutako erakusketari esker, gero eta errazago saldu zituen egile honek Bilbo zaharreko irudi atseginak, gero eta eskaera handiagoa zuelako.

Hemeretzigarren mendeko Bilboko zatiak irudikatzen dituen Losadaren margolan sorta oparoan sartu behar dugu pastel lan hau, bertan nahasi egiten da erreala dena artistak imajinatzen duenarekin. Luis Paret y Alcázar margolari rococoak 1874. urtean landutako Bilboko Hareatzako Kaia izenburuko obran leku hau herritarren bilgune gisa aurkeztetik urrun, Losadaren obrak leku hau XIX. mende erdialdean nolakoa izan zitekeen helarazi nahi zion ikusleari.

Horretarako oso eszena zaindua landu zuen, bertan, hondoko irudi gisa, Hiriko Antzoki desagertua ikus dezakegu, Juan Bautista Escondrillasek 1833an proiektatutako eraikin neoklasikoa, 1885. urtera arte egun Arriaga Antzokia dagoen lekuan egon zena. Losadak eraikin hura ezagutu bazuen ere, hogei urte baitzituen eraitsi zutenean, oso litekeena da margolan hau egiteko garaiko argazkiak edo litografiak baliatu izana, esate baterako, Juan Eustaquio Delmasek 1846. urtean egin zuen litografia. Horrenbestez, egileak landutako obra honetan, berez bat egiten dute gizarte ekitaldiak eta jostaketak leku jakin batean, gaur egun ere jatorri horren zati garrantzitsu bati eusten dion lekuan. Izan ere, inguru honetan bertan eramaten dira burura gaur egun Bilboko ekitaldi jendetsuenetako eta garrantzitsuenetako batzuk. (Mikel Bilbao)

Bibliografia hautatuta

  • Llano Gorostiza, Manuel. Losada. Bilbao, Espasa - Calpe, 1975.
  • Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 79. (Con el título Fiesta del arenal).
  • Larrinaga Bernández, José Antonio. Manuel Losada, 1865-1949 : catálogo razonado : óleos, pasteles, dibujos. Bilbao, Asociación para el Estudio y Catalogación de los Artistas Vascos ; Galería Mun, 2004. p. 200, il.
  • Últimas décadas del siglo XIX-primera mitad del siglo XX : de Cézanne a Léger : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2009. pp. 102-103, n° cat. 38.
  • Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 39, 45, n° cat. 11.
  • Barañano, Kosme de ; Espel, Miguel. Manuel Losada : catálogo razonado. Madrid, El Lotófago, 2021. p. 188, il.