Berriak
11-11-10
Arte japoniarra Palacio Bilduman erakusketa
Museoak bat egin du azaroaren 12, 13 eta 14an Bilbon ospatuko den Nihon Jaia izeneko kultura japoniarrari buruzko bigarren sariketarekin.
Azaroaren 11tik 28ra bitartean, arte japoniarreko ehun eta berrogeita hamar bat piezako bilduma izango da ikusgai Museoan. Ikusgai izango diren piezak ekialdeko arteari buruzko Palacio Bildumakoak dira. Lau ataletan banatuta –estanpak eta pinturak, samuraia, tearen zeremonia, eta egunerokotasuna–, erakusketak bildumaren kalitatearen eta bere ezohikotasunaren berri emango digu; izan ere, gure inguruan dagoen mota honetako bilduma urrietako bat da. Hirurehun piezak baino gehiagok osatua (bi heren baino gehiago arte japoniarrekoak dira), lan-multzo berezi hau 1953an eman zion dohaintzan Museoari María de Arechavaleta andreak, José Palacio jaun bildumazale bilbotarraren oinordekoak, alegia.
Museoaren Lagunentzako jarduera +