Chibusa yo eien nare - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Euskadiko Filmategia

Chibusa yo eien nare

Kinuyo Tanaka, 1955

Data:

2023-04-29

Ordua:

19:00

Prezioa:

• Orokorra: 3,5 € • Museoaren Lagunak: 2 €• 25 urtetik beherakoak: Doan

Hizkuntza:

Japoniar | Azpitituloak: Gaztelaniaz

Lekua:

Bizkaia Aretoa-UPV/EHU Avda. Abandoribarra etorb., 3, Bilbao

Norentzat:

Arrunta

Izen-ematea/ sarrerak:

Sarrerak webgune honetan eta museoko lehiatilan bakarrik

Plaza-kopurua:

250 pertsonak

  • Zinema eta bideoa

Chibusa yo eien nare

Japonia | 1955 | 110′

Zuzendaritza: Kinuyo Tanaka
Ekoizpena: Nikkatsu
Gidoia: Sumie Tanaka
Argazkia: Kumenobu Fujioka
Aktoreak: Yumeji Tsukioka, Ryoji Hayama, Junkichi Orimoto, Hiroko Kawasaki, Shiro Osaka, Choko Lida, Masayuki Mori, Yoko Sugi, Kinuyo Tanaka, Bokuzen Hidari, Toru Abe

Sinopsia

Fumiko Nakajo poetaren bizitzan oinarritutako film honek bere garaiari aurreratutako emakume bat du protagonista, bera bizi izan zeneko gizartearena baino askoz pentsaera modernoagokoa. Jota daukan bularretako minbiziaren aurkako emakume honen borroka erakusten du filmak eta bere burua adierazteko eta libre bizitzeko haren borroka nekaezina ere bai.

Obrari buruz

Kinuyo Tanaka japoniar zuzendari emakumezkoak sei film erabat libre eta bere kontakizunetako ardatz nagusitzat emakumeak zeuzkatenak zuzendu zituen 1953 eta 1962 bitartean. Tanakak irmo uste zuen ezen, gerrak eragindako krisialditik ateratzeko, emakumeek hartu behar zutela agintea…, baita zineman ere.