Aurrez aurre: Txomin Badiolarekin topaketa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

24/01/2023

Aurrez aurre: Txomin Badiolarekin topaketa

BBKateak. Quintín de Torre eta Txomin Badiolaren obrak testuinguruan jartzeko hitzaldia

Partaidetzazko hitzaldi honetan, Txomin Badiolak bere obraren eta Quintín de Torreren arteko harremana argituko du. Bi-biak areto berean daude, BBKateak erakusketaren barruan.

Data:

2023-01-24

Ordua:

Bi saio: 12:00etan eta 18:00etan

Prezioa:

• Museoaren Lagunak: dohainik• Publikoa oro har: 2 €

Hizkuntza:

Gaztelania

Lekua:

Arte Ederren Bilboko MuseoaMuseo Plaza, 2.

Norentzat:

Arrunta

Izen-ematea/ sarrerak:

Izen-emateak, hemen eta museoko txartel-leihatilan

Plaza-kopurua:

Desberdina saio bakoitzeko

  • Topaketak

BBKateak-eko Torre-Badiola txandakatzeari buruz:

Txomin Badiolaren obra eta Quintín de Torrerena batera daude BBKateak erakusketan. Zertan dira berdinak?

Lanaren ahalegina adierazten duten arketipo eskultorikoak sortu zituen Torrek. Lemazaina tinkotasun estatiko batez altxatzen da, eta artistak irmo gobernatzen duen diagonal ahaltsuarekin egiten dio aurre. Badiolaren obra, Malevitxen miresle aitortua izaki, horman bermatutako hainbat eskulturaren sailekoa da. Espazioa formen eraikitzaile gisa eta altzairua lerro gisa erabiliz, kaxa angeluzuzen batetik abiatzen da, eta egonkortasun ortogonala eta dinamismo diagonala kontrajartzen dituen egitura bat sortzen du.

Txomin Badiolari buruz:

Ángel Bados, Juan Luis Moraza, María Luisa Fernández eta Pello Irazurekin batera, Euskal Eskultura Berria delakoaren ordezkarietako bat da. Euskal Herriko Unibertsitatean pintura espezialitatean Arte Ederretako ikasketak bukatu ostean, 80ko hamarkadan eskultura bihurtu zuen arte langintzaren ardatz, Oteizak indartsu eraginda. EAE Euskal Artisten Elkartearen sorreran parte hartu zuen, kolektiboan esanahi artistiko politikoa zuten ekintzak egiteko. 1986an, Gure Artea saria eman zioten, eta, hurrengo urtean, Delfina Foundation beka; horrek, aukera eman zion Londresen bizitzen jartzeko lehenik, eta New Yorken gero. Une hartaz geroztik, egilearen obrak orduko euskal eskulturaren formalismotik bereizi ziren, lan egiteko moduan txertatuz material industrialak, argazkigintza eta bideo-instalazioa, izaera narratiboago batekin. Gaur egun, nazioartean oihartzun handia duen euskal artistetako bat da.