Aurrez aurre: Edu Lopezekin topaketa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

2023/02/14

Aurrez aurre: Edu Lopezekin topaketa

BBKateak. Ortega Muñoz eta Lópezen obrak testuinguruan jartzeko hitzaldia

Partaidetzazko hitzaldi honetan, Edu Lópezek bere obraren eta Ortega Muñozen arteko harremana argituko du. Bi-biak areto berean daude, BBKateak erakusketaren barruan.

Data:

2023-02-14

Ordua:

Bi saio: 12:00etan eta 18:00etan

Prezioa:

• Museoaren Lagunak: dohainik• Publikoa oro har: 2 €

Hizkuntza:

Gaztelania

Lekua:

Arte Ederren Bilboko MuseoaMuseo Plaza, 2.

Norentzat:

Arrunta

Izen-ematea/ sarrerak:

Izen-emateak, hemen eta museoko txartel-leihatilan

Plaza-kopurua:

Desberdina saio bakoitzeko

  • Topaketak

BBKateak-eko Gauguin-Aitzkoa txandakatzeari buruz:

Edu Lópezen obra eta Ortega Muñozena batera daude BBKateak erakusketan. Zertan dira berdinak?

“Erreferenteak””. Godofredo Ortega Muñozen paisaia txalotuak berena duten guztiaz gabetzen dira pixkanaka, harik eta ibiliko dituen arimarik gabe gelditu arte. Olioaren distira ere desagertu egin da Gaztelako paisaia etzetik, zeinak, azkenean, artistak miretsi zuen Antonio Machadok bezala, galdera egiten baitu: “zain dago, lo edo ametsetan?

Harritzek, bidexkek, muinoek eta Extremadurako gaztainondo horiek, zeinu zakar gisa, Edu López harrapatzen dute, eta bere kaleidoskopio artistiko partikularrean sartzen ditu, errepikapenez, erdigunean.

Edu Lópezi buruz:

1980ko hamarkadaren amaieran ekin zion bere ibilbide artistikoari, pinturaren eta eskulturaren mugak desegiten eta sorkuntza-prozedura desberdinekin gurutzatzen hasiak ziren garaian. Bilboko Arte Ederren Fakultatean ikasi zuen, eta Kasselgo (Alemania) GhK Unibertsitatean eta Donostiako Arteleku zentroan zabaldu zituen ikasketak. 1998an, Eusko Jaurlaritzak emandako Gure Artea lehiaketako lehen saria jaso zuen. Komikiaren munduak, literaturak eta abangoardia historikoek zeharkatzen dute bere lan piktorikoa, zeina formatu ertain eta txikiko lanez osatutako konposizio modularren bidez garatu ohi den. Hor, aurreiritzirik gabe, kontakizun eta diskurtso berriak proposatzen ditu, aurreko beste lan batzuetatik abiatuta.