Janben oinetan hiru figura dituen tximinia egiptoarra - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Janben oinetan hiru figura dituen tximinia egiptoarra

Piranesi, Giovanni Battista

Mogliano (Italia), 1720/10/04-Erroma, 1778 /11/09

Akuafortea paperean

34,9 x 48,4 cm (papera) 24,6 x 38,1 cm (orbana)

Piranesi (ezkerreko behe-angelua)

1769

93/4

1993an eskuratua

Diverse maniere d'adornare i cammini obran jasotako Ragionamento Apologetico grabatuan Piranesik teorikoki azaldu zuen bere akuaforteetan praktikan jarri zuena. Diseinuaren eta dekorazioaren inguruan zituen ideiak, antzinate etruskoaren eta eginptoar guztiaren defentsa; azken interes horrek eragin handia izan zuen inperio estiloaren errepertorio formalean XIX. mendearen hasieran. Haren mise en scène eklektikoa nabaria da estanpa honetan, baina tximinia baten diseinua baino gehiago antzerki dekorazioa dirudi. Horma atala hartzen du tximiniaren dekorazioak eta espazio mailakatua osatzen du, argi-ilunean, gau efektuarekin, izar sortek nabarmendua konposizioaren goiko alboetan. Grabatu honetan ordenan ageri da Piranesiren egiptomania, modu soilean eta zorrotzean ere, sutondoko zuzien eta kearen irudikapenean ez bezala, haiek modu aski mekanikoan azaltzen baititu, beste estanpa askotan ere berdin berdinak, baita kartzeletan ere. Irudi ugari ageri dira errepertorioan: behe Egipton gurtzen dituzten krokodiloak, esfingeak, hieroglifikoak, Anubis, Horus belatzaren hego estilizatuak, Amonen ahari burua, eta baina eserita dauden irudiak ere, bloke bat osatuz, arkitekturaren legeetara egokituak eta kasu honetan --tximinia alboen oinetan, Anubisekin, zangoak gurutzatuak dituela- multzoaren logikari egokitu zaizkio. (Rosa Vives, 2005)

Bibliografia hautatuta

  • Dibujos y grabados, siglos XV-XVIII : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2005. pp. 76-77.