Gonbidapena - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Gonbidapena

Iturrino González, Francisco

Santander, 09/09/1864 - Cagnes-sur-Mer (Frantzia), 21/06/1924

Koloretako akuafortea paperean

38,3 x 54,5 cm (papera) 32 x 34 cm (orbana)

F. Iturrino (ángulo inferior derecho del margen del papel)

88/31

1988an eskuratua

Kolore horaileko zelaian eserita daude kolore okre argiz irudikatutako emakume biluzi bat eta beste emakume bat, bigarren hau tintari berezkoagoak zaizkion koloreekin irudikatuta, bularraldea zuri duela erreserba pintzelkadei esker; konposizioaren ezkerretara buruaren zati bat eta kolore horiko eta okreko lore batzuk eskaintzen dituen besoa ikusten zaizkion gizona ageri da; orban urdin batek ixten du hondoa. Maneten konposizioa gogorarazten du argi eta garbi. [Barañano eta Gonzalez de Durana, 1988]

Bibliografia hautatuta

  • Barañano, Kosme María de ; González de Durana, Javier. Francisco Iturrinoren grafizko artelaren bilduma-liburua = Catálogo de la obra gráfica de Francisco Iturrino. Vitoria-Gasteiz, Eusko Jaurlaritza = Gobierno Vasco, 1988. p. 123, n° cat. 28.
  • Catalogaciones de obra gráfica [Folleto]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1991. s.p.
  • Cat. Francisco Iturrino. Donostia-San Sebastián, Fundación Social y Cultural Kutxa, 1996. p. 201.