Berriak
15-03-12

KRONIKA 2011
2011. urteko gertaera nabarmenenak orri honetako Kronika atalean kontsultatu ditzakezu.
2002az geroztik, museoak KRONIKA argitaratzen du urteko lehenengo hiruhilekoan, hau da, aurreko urtean izandako jarduera eta gertaera nagusiei buruzko errepaso arina. Aurten, gainera, diseinu berria prestatu dugu 2011. urteari dagokion zenbakian; izan ere, amaiera ematen dio kronika-hamarkada bati, museoaren historiako urterik bikainenetako batekin.