Berriak
10-07-15

Iberdrola Fundazioaren ikerketarako bekak eta laguntzak eman dira
Joan den uztailaren 9an, ostegunean, banatu ziren Iberdrolak ematen dituen 2015-1016 ikasturterako ikerketarako bekak eta laguntzak. Ekitaldia Madrilgo Casa de América erakundean izan zen, eta Espainiako Errege-erreginak izan ziren buru. Era berean, bertan izan ziren Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko ministro Isabel García Tejerina, Iberdrolako presidente Ignacio Sánchez Galán, Iberdrola Fundazioko presidente Manuel Marín, eta Casa de América erakundeko zuzendari gerente Óscar Dávila. Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendari Javier Viar ere izan zen ekitaldian.
Aurtengo deialdian 5 nazionalitatetako 109 gazteri eman zaizkie bekak eta laguntzak. Horien xedea da, batetik, zaharberritzearen esparruko prestakuntzak eta ikerketak egitea Prado Museo Nazionalean eta Bilboko Arte Ederren Museoan, eta, bestetik, energia eta ingurumen arloko master eta ikerketako ikasketak egitea.
Iberdrola 2001az geroztik da Bilboko Arte Ederren Museoko babeslea. Denbora horretan, museoaren jarduerari lagundu dio zenbait ekintza-ildoren bitartez –prestakuntza, ikerketa zientifikoa, dibulgazioa, erakusketen sustapena eta beharrizan bereziko jendearentzako hezkuntza–, horrela, kulturarekin eta artearekin daukan konpromisoa indartuz.