Berriak
30-11-16
Hitzaldi Zikloa: “Prado Museoa: bere bildumetako mugarri historikoak”
PLAZAK AGORTUTAK
Prado Museoaren Lagunen Fundazioarekin lankidetzan antolatutako 6 hitzaldi. Hitzaldiak 2017ko urtarrilaren 11tik otsailaren 15era bitartean egingo dira.
Espainiako errege-erreginek XV. eta XIX. mendeen artean osatutako bilduma partikularretan du museoak jatorria, eta horixe da Prado Museoaren izaera argiaren funtsa eta mota bereko erakunde handi gehienetatik bereizten duen ezaugarria; izan ere, erakunde horietako gehienek artearen historiari buruzko ikuspegi entziklopedikoa dute.
Ondoren izan duen bilakaeran, eta ia berrehun urteko historian zehar funtsak osatzen joan ahala, Pradok ere ibilbide berezia egin du. Gaur egun artistikotzat jotzen ditugun estilo eta izaera nabarmen guztien adibideak
pilatu beharrean, Estatuko beste museo batzuetan egiten den moduan, bere bildumaren esentzia handitzen ahalegindu da.
Ikastaro honen helburua da erakustea nola bere jatorrizko eredua aberastu egin den sortu zenetik; horretarako, prozesu horren mugarriak zehaztuko dira, eta bertako bildumara sartu diren maisulanetako batzuk banaka-banaka aztertuko dira; izan ere, museoak kudeaketa publikoa izan duen azken mende luzean, hainbat bidetatik sartu izan dira artelanak.
Lan horri ekiteko, Prado Museoaren Lagunak Fundazioak gai horri buruzko aditurik onenak (Estatukoak zein nazioartekoak) gonbidatu ditu parte hartzera.
Francisco Calvo Serraller
Zuzendaria