Erakusketa: Hierros de temblor II (Dardara-burdinak II) - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Obra gonbidatua

Amaituta

2005-04-25 • 2005-07-26

Hierros de temblor II (Dardara-burdinak II)

1. Solairua - Arte Garaikidea

Dardara-burdinak II (1956) da Eduardo Chillida (Donostia, 1924-2002) eskultorearen heldutasuneko lehen urteetan eta haren ibilbide guztian burdina-forjatuan eginiko lan aipagarrienetako bat; bere lana ezagutzera eman zuen eskultura-sortan sartzeaz gain bere hasierako nazioarteko arrakastaren oinarri ere izan zen.

Eskultura hori 2003an eskuratu zuen Museoak eta Gonbidatutako Obra programa dela-eta ipini da ikusgai, bilduma partikularretako Dardara-burdinak I (1955) eta Dardara-burdinak III (1957) eskulturekin batera. Hiru pieza horiek bilduta sekuentzia aparta bat eratu da; burdinaren ebaketa eta bihurdura funtsezko elementu bihurtzen dira Chillidaren kezka espazialen garapenerako.

 

Babeslea: