Erakusketak
Amaituta
2022-12-20 • 2023-02-20
2022ko azken dohaintzak
17. Aretoa
Arte Ederren Bilboko Museoak amaiera emango dio 2022ko erakusketa-programari, urte osoan jasotako dohaintza eta legatuen multzo garrantzitsuaren aukeraketa bat aurkeztuz. Gainera, ikusgai jarriko du gizarte zibilaren eta museoaren arteko lotura filantropiko aparta, azken urteotan nabarmen areagotu dena. Horren erakusgarri, Ignacio Zuloaga, Anselmo Guinea eta Benito Barruetaren hiru margolanen dohaintzaren berri onarekin hasi zen urtea, eta, orain, museorako 14 artelan berriren aukeraketa batekin amaituko da.