Berriak
01-02-13
Botero erakusketa: 2013ko otsailaren 10era arte luzatu da
Museoak otsailaren 10era arte luzatu du Botero erakusketa; izan ere, joan den urteko urritik, 155.000 bisitari baino gehiago izan ditu.
ERAKUSKETAREN ORDUTEGIAK
Astearte, asteazken, ostegun eta igandeetan, 10:00etatik 20:00etara.
Erakusketaren ezohiko ordutegia: ostiral eta larunbatetan, 10:00etatik 21:00etara.
SARRERAK
Orokorra: 6 €
Murriztua: 4,50 € Ikasleak, 65 urtetik gorakoak, 15 lagun baino gehiagoko taldeak.
Doakoa: 12 urtetik beherakoak, Museoaren Eguna (asteazkenero), ICOMeko kideak, pertsona minusbaliatuak, irakasleak, kazetariak, gida akreditatuak eta langabeak.
Gaurtik aurrera, museoak doako sarrera eskainiko die pertsona langabeei (lehen, sarrera murriztua zuten).
AUDIO-GUIDA
Erakusketaren audio-guida: 1 €
(Museoaren Lagunak: gratuita)
QR IBILBIDEA
Erakusketaren audio-gida jaisteko aukera, smart phone-rako (Android edo Apple).
INPRIMATZEA NAHIERARA
Unean bertan, Fernando Boteroren 18 artelan enblematikoren eta museoko bilduma iraunkorreko 150 artelan baino gehiagoren artean aukeratzea ahalbidetzen duen sistema berritzailea. Jatorrizko lanarekiko fideltasuna bermatzen duen bereizmen handiko inprimatze digitala. Museoaren dendan salgai.
BISITA GUIDATUAK
Indibidualak 5 € (+ sarrera)
Museoaren Lagunak 4 €
Ostegunak (18:00etan), larunbatak (12:00etan eta 18:00etan) eta igandeak (12:00etan).
Informazioa eta erreserbak:Gure webean edo tel. 94 439 61 37.
HEZIKETA-JARDUERAK
* Bisita azaldua erakusketara. Elkarrizketa aretoan bertan, material zehatzekin.
* Tailer didaktikoa. Erretratuaren generoaren inguruko esperimentazioa, tailer-espazio batean.
Parte-hartzaileak: Lehen Hezkuntzako 3. zikloko, DBHko eta Batxilergoko ikasleak, prestakuntza-programetan dauden helduak, eta beharrizan bereziak dituzten kolektiboak.
Informazioa eta erreserbak: Hezkuntza eta Kultur Ekintza Saila. Tel.: 94 439 61 41