Inro - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Inro

Kansai, Koma

Japonia - Japonia

Egur lakatua

9,7 x 5,1 x 2,8 cm

Kansai (寛,或,) y un sello Ryusai (龍,齋,)

XIX. Mendea

82/1017

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Lau kaxako inroa, urre hauts finaz (kinji) erabat estalia. Urrezko hondoaren gainean diseinu fineko zortzi landare motibo ikus daitezke: urrelili, kamelia, gereziondo, japoniar kala, peonia, aranondo, nartziso eta hagi deritzon japoniar hirustaren loreak. Guztiak daude makie deritzon teknikaren arabera landuta, urre eta zilar hauts mota eta proportzio ezberdinak nahasita lortzen baitira ñabardura kromatikoak.

Estutxearen beheko estalkian bi karakterez eta bi ideogramaz osaturiko zigilu batez osatutako izen bat irakur daiteke. Kansai eta Ryusai irakur daitezke. Izen hori duten hiru lakatzaile ezagutzen ditugu, familia berekoak hiruak. Koma Kansai da izen osoa. Aurreneko biek beren obretan, esate baterako honakoan, izenaz gain Ryusai izen artistikoa idazten zuten zigilu gisa. Halaz ere, inroaren munduan ugari izan ziren artista ezagunen lanei egindako kopiak, eta beraz, zuhurrak izan behar dugu egilea nor den erabakitzeko unean. Walters Art Museum (Baltimore, Estatu Batuak) museoko bilduman bada antz handiko beste pieza bat, Koma Kansairen garaiko (XIX. mende amaiera) Shomosai lakatzailearen sinadura daramana. (Yayoi Kawamura, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Pereda, Arantxa. La Colección Palacio : arte japonés en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1998. p. 82, n° cat. 51.
  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 456-457, 530, 533, 535, 545, n° cat. 165.