Bilduma online eta irudien salmenta
Sawamura Gennosuke Ishii Heisuke (Sawamura Gennosuke aktorea, Ishii Heisukeren rolean)
Toyokuni, Utagawa
Tokio, 17/09/1769 - , 18/05/1825
Xilografia
36,9 x 25,5 cm
Toyokuni ga (豊,国,画,)
1805
82/774
María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an
Sawamura Gennosuke antzezlaria (1784-1813), protagonista baita Palacio Bildumako Toyokuniren beste estanpa batean ere, Ishii Heisuke irudikatzen azaltzen zaigu hemen borroka eszena erakargarri batean, ezpata eskuan duela, ibai baten bazterrean euri erauntsi baten pean. Grabatu hau diptiko baten ezkerreko aldeari dagokio, eskuinekoan Mizuemon izeneko beste borrokalaria egongo zen. Kabuki antzerkiko Hanashobu kigi no kameyama izenburuko obraren ataletako bat deskribatzen du diptikoak, Edoko (Tokio) Ichimura antzokian antzeztu zuten lehenengo aldiz, 1805ean. Antzezlan horretan Ishii anaien mendekuaren istorioa deskribatzen da, Mizuemonen aurka egin baitzuten, euren aitaren hiltzailearen aurka. Protagonistaren izenak, Ishii Heisuke, Oishi Kuranusuke dakarkigu gogora fonetikaren ikuspegitik, Chusingura antzezlaneko mendekuaren heroi nagusia, Akorekiko leial izan ziren berrogeita zazpien mendekuaren nondik norakoak azaltzen baitira antzezlan horretan.
Antzezlanen estanpak eta antzezlarien erretratuak landu zituen artista gisa izan zen ezaguna Toyokuni. Eszena honetan oso modu dotorean islatu zuen uneko tentsio giroa, urlaster bizi baten gainera jausten den euria diagonalean antolatutako marren bidez adierazita. Artistaren sinaduraren ondoan, estanparen behe aldean, argitaldariaren zigilua ikusten da, kurrilo estilizatu bat, alegia. Zigilu horrek Tsuruya Kinsuke argitaldari ospetsuari egiten dio erreferentzia, 1797 eta 1824 bitartean egin zuen lan. Toyokuniren serie interesgarri batzuk argitaratzeaz gain --esate baterako, Shichi enge no uchi (1811) eta Junikagetsu no uchi (1813)--, Hokusairen, Eizanen eta, batez ere Utamaroeren beste lan bikain batzuk argitaratu zituen Tsuruya Kinsukek. (David Almazán, 2014)
Bibliografia hautatuta
- Pereda, Arantxa. La Colección Palacio : arte japonés en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1998. p. 29, n° cat. 8.
- Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 217, 284-285, n° cat. 79.