San Nikolas eliza eta soldaduak - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

San Nikolas eliza eta soldaduak

Losada, Manuel

Bilbao, 1865/10/16-Bilbao, 1949/10/09

Pastela paperean

98,7 x 68,1 cm

Manuel Losada (eskuineko beheko angelua)

c. 1924

82/2521

1995eko usukapioa

1924ko maiatzean egin ziren Bilboko hiriaren askapenaren berrogeita hamargarren urteurrena ospatzeko ekitaldiak, Bilboko Udalak eta El Sitio Elkarteak adostuta antolatuak. Lau egun iraun zuten ospakizunen egitarauan kontzertuak, erromeriak, zezenketak eta Laguntzaileen omenezko oturuntzak eta omenaldiak eskaini ziren, eta Artxandatik agur tiroak egin zituzten 1874. urtean hiriak jasan zuen setioan zehar nozitu zituen bonbardaketak gogora ekarriz. Era berean, La Sociedad "El Sitio" izenburuko oroitzapenezko liburu bat argitaratzeko erabakia hartu zuten Bilboko hiriaren Askapenaren berrogeita hamargarren urteurrenean (1874-1924). Liburu horretan jasotako oso egunkari interesgarri batean xehetasun osoz deskribatzen dira 1874ko otsailaren 21aren eta maiatzaren 3aren artean gertatutako jazoerak.

Losadak oso gutxitan irudikatu zituen gerrari buruzko eszenak, eta gai horri heldu zionean, San Frantziskoko zubi esekiaren suntsipena, San Nikolas plazako Bilboko Bankuaren eraikin historikoaren babesa, oste liberalen desfilea Bulebar zaharrean eta honakoa bezalako gaiak landu zituen, zeinetan San Nikolas eliza ikusten baitu fatxadaren aurrean soldadu batzuk zaintza lanak egiten ari direla. Eraikin horrek hondoko irudiarena bete zuen Losadak bere pastel lanetan islatu zituen ezin konta ahala eszena atsegin lantzeko, eta eraikina militar liberalen esku egon zen 1873ko abuztuaz geroztik, gerrak iraun zuen artean munizioen biltegiarena egin zuen, eta kalte larriak jasan zituen borrokak iraun zuen bitartean.

XIX. mendeko azken hamarraldietan eta XX. mendeko lehen urteetan zaharberritze lan asko ezagutu zituen San Nikolas elizak, lan horiek eraikinaren kanpoko eta barruko aldeetan eraman zituzten burura, eta ondorioz aldatu egin zen jatorrizko eraikinaren fisonomia. Izan ere, 1891. urtean bi lehoik daramaten Bilboko armarria erantsi zion Jose Maria Basterra arkitektoak elizako ataurreari, eta ataurrearen gainaldeari Josep llimona eskultoreak landutako brontzezko tinpanoa gehitu zitzaion 1897an. Hala eta guztiz ere, aldaketa horiek 26 urte besterik ez zituenean gertatzen ari zirela jakitun, Losadak, hamarka urte geroago, historian hertsiki oinarritutako margolan bat landu zuen, bertan elizaren jatorrizko fatxada irudikatu zuen. Irizpide hori lan honetan ez ezik -irudia 1924ko martxoaren 22ko El Noticiero Bilbaíno egunkarian argitaratu zuten-, inguru honetan kokatu zituen margolan guztietan ere aplikatu zuen, eta beraz, lan horiek egiteko orduan garaiko argazkiak erabili zituela uste dugu guk. (Mikel Bilbao)

Bibliografia hautatuta

  • ”Recuerdos del sitio de Bilbao”, en. "Recuerdos del sitio de Bilbao". p. 8. 22 de Marzo de 1924
  • Llano Gorostiza, Manuel. Losada. Bilbao, Espasa - Calpe, 1975.
  • Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 79. (Con el título Iglesia de San Nicolás y soldados).
  • Larrinaga Bernández, José Antonio. Manuel Losada, 1865-1949 : catálogo razonado : óleos, pasteles, dibujos. Bilbao, Asociación para el Estudio y Catalogación de los Artistas Vascos ; Galería Mun, 2004. pp. 92, 191, il.
  • Últimas décadas del siglo XIX-primera mitad del siglo XX : de Cézanne a Léger : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2009. pp. 112-113, n° cat. 43.
  • Barañano, Kosme de ; Espel, Miguel. Manuel Losada : catálogo razonado. Madrid, El Lotófago, 2021. p. 179, il.