Bilduma online eta irudien salmenta
Namban estiloko idazmahaia
Anonimo japoniarra
XVI. mendearen amaiera-XVII. mendearen hasiera
Inkrustazioa
43,6 x 64,6 x 34,7 cm
1580-1630
82/1470
María de Arechavaleta andrearen legatua, José Palacio jaunaren bildumakoa, 1954an
Idazmahaia ate tolesgarriarekin: hamaika tiradera ditu barruan. Altzari tiraderaduna du eredu. Urre koloreko kobrezko heldulekuak eta ertz babesak ditu, gereziondoaren eta beste landare batzuen loreekin apainduta. Horror vacui izaerako lore eta landare motibo trinkoek hartzen dute azalera osoa. Kanpoko aurpegian, kameliak, urreliliak, ezkila-loreak, japoniar hirustak, aginaldo urdin argiak, mandarinondoak, banbu nanoak, peoniak, pinuak, oreinak eta hegaztiak ageri dira. Barruan, landare mota jakin batekin dago dekoratuta tiradera bakoitza,horien artean, mahats mordoak dauzkaten mahatsondoak eta arestian aipatutako landareak. Era berean, nakarrezko zati ugari dauzka txertatuta, are erakargarriago bihurtzen dute ikuslearen begietara. Eszena horiek inguratuz motibo triangeluarrak eta uhinaren formakoak ikus daitezke, azken horiek Namban kiribildurak deituak, era berean tiraderen perimetroan egokituak. Badu berezitasunik altzari honek, izan ere, erdiko tiradera ez da erdi puntuko arkuaren formakoa (altzari tiraderadunetan halakoak izaten dira), tiradera arrunta da formaz, hori bai, landare motiboekin dekoratua. Zentzu horretan antz handiagoa du japoniar armairuekin. Bestalde, Namban idazmahaietan oso gutxitan irudikatzen dira hegaztiak ate tolesgarrian, baina honetan bai. (Yayoi Kawamura, 2014)
Bibliografia hautatuta
- Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 360, 364-365, 536, 539, 543, 556, n° cat. 106.