Bilduma online eta irudien salmenta
Mahai beltza
Barceló, José
Cartagena (Murcia), 23/03/1923-Bilbao, 26/07/2001
Olioa mihisean
90,5 x 118 cm
Jose Barcelo ((ezkerreko beheko angelua)ezkerreko behe-angelua
1964
82/218
1965ean eskuratua
Bere jaioterrian, Barceló Vicente Rosekin hasi zen pinturako ikasketak egiten. Gerra Zibilaren ostean heldu zen Bilbora, eta adiskidetasun handia egin zuen Bilboko Blas de Otero olerkariarekin. Hori dela eta, pintura sozialera hurbildu zen hasiera batean. Osteko lanak, aldiz, abstrakzio espazialistaren eta argilun bortitzeko paisajismoaren arteko mugan garatu zituen, eta, gehienetan, kubismoaren eraginpeko agerpen geometriko handia zegoen bertan. Bere paisaietan, natura hiletan eta giza multzoen lanetan zehaztasunik ez dagoenez, batzuetan zaila da gaien izaera bera zein den zehatzmehatz azaltzea. Bere etapa estilistikoetan gaiak bateratu egiten direnez, askotan izenburuak berak motiboa baztertu dezake, sarritan zeruertz-marra gardenean eratuta dagoelako --zeruertza edo mahai-ertza izan daiteke--, formak sinplifikatuta daudelako eta materia lodiz eginda daudelako espatularen bitartez.
Baliteke paisaia Barcelóren genero bereizgarriena izatea, eta euren artean, Bilboko itsasadarrari eta burdingintzako eraikin desagertuei buruz egindakoak. Irudi fantasmagorikoak maite zituenez, labe garaietako gaueko bista asaldagarriak, burdinazko likidoa eta uretako isla zinetikoak izan ziren bere argudio piktoriko onena.
Mahai beltza natura hila gaueko paisaia ere izan liteke, eta bere pinturaren ezaugarri bereizgarri guztiak betetzen ditu. Bereizmenari begira, hemen hutsalduta dagoen abstrakzio lirikoko zenbait modalitatetik eta, kasu honetan, subjektuaren generoa gainditzen duen dramatismotik hurbil dagoela esan daiteke. Formak kontrajarrita daude, materiak ez du zehaztasunerako aukerarik ematen edo irudikatutako objektuen zalantzazko nabaritasunaren eta konposiziorako askatasunaren artean ezartzen, argilunaren ohiko baliabideak erabiltzen ditu eta atzealdeko azalpena figuratiboa da. Hori guztiori dela eta, pintura hau garaiko bidegurutze bereizgarrian dagoela esan daiteke, eta Barcelók bere estiloko baliabide nagusi bihurtu zuen, bere lanetan behin eta berriro agertzen delako. [Javier Viar]
Bibliografia hautatuta
- Pintores españoles contemporáneos : diccionario : desde 1881, nacimiento de Picasso. Madrid, Estiarte, 1972.
- Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p 27. (Con el título Bodegón).
- Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. p. 128.
- Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. p. 127, n° cat. 69.
- Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. p. 128.