Bilduma online eta irudien salmenta
Kristo gurutzean iltzatua
López Portaña, Vicente
Valentzia, 1772/09/19-Madril, 1850/06/22
Arkatza eta tinta txinatarra pintzelarekin
12,5 x 17,2 cm (papera) 9,9 x 14,7 cm (irudia)
V.te Lopez f.t (ezkerreko behe-angeluan)
c. 1798-1800
82/803
Manuel Taramona jaunaren alargun Mercedes Basabe andrearen dohaintza 1943an
Gamborinok grabatutako Gurutze Bideko hamaikagarren geldialdia lantzeko marrazkia.
Marrazki honetan dago irudikatuta Jesus gurutzean iltzatzen duten unea. Jesusek soilik garbitasun oihala du jantzita.
Serie osoan agian honakoa da marrazkirik kaskarrena, Vicente Lópezek hainbat akats egin baitzituen eszena konposatzeko orduan eta pertsonaien anatomien irudibilduak itxuratzeko garaian.
Konposizioaren erdian esku goratuarekin mailuari eusten dion borreroa dugu; atzean, alde batean, soldaduek eraturiko jendetza zaratatsua, eta beste aldean, Maria, kordea galduta, emakume onek eta San Juanek lagunduta. Lehen planoan ageri dira, ia natura hila eratuko balute bezala, saski bat, mailutzar bat, iltzeak, gurutzeko letreroa eta bandera belakiarekin, Kristoren Nekaldiari berezkoak zaizkion objektuak denak, Gurutziltzatuak gerora jasango zituen irainen eta estiren aurrekari gisa irudikaturik.
Eskuineko taldea --trazu ahulez landua eta bolumen eta adierazkortasun oso apalarekin--, Kristoren buruaren eta enborraren jarrera behartua eta lehen planorantz hurbiltzen den beso eroria irudikatzeko iaiotasun urria dira marrazki honetan alderdi gaitzesgarrienak, serie bereko beste marrazki batzuetan askoz ere kalitate handiagoarekin baitaude landuta alderdi horiek. (José Luis Díez, 2005)
Bibliografia hautatuta
- Vicente López : 1772-1850 : dibujos para grabados [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1985. pp. 56-57, fig. n° 20.
- Dibujos y grabados, siglos XV-XVIII : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2005. pp. 132-133.