Bilduma online eta irudien salmenta

Jantokia
Herrero, Mari Puri
Bilbao, 12/10/1942
Olioa mihisean
131,5 x 162,8 cm
Herrero ((ezkerreko beheko angelua)ezkerreko behe-angelua
1974
06/363
2006an eskuratua
Natura oso garrantzitsua da bere pinturan. Hala ere, muino malenkoniatsuak eta irudi faltsuak sorrarazi ditzaketen fronda zehaztugabeak dauzkan paisaia lainotsua, elementu asaldagarriak dituzten hiri-perspektibak -etorbide zabalak, arkupeak, gaueko argiak- edo leihoan zehar paisaia aztoragarrira irekitzen diren barrualdeak bakartutako pertsonamultzoak irudikatzeko erabiltzen ditu. Irudiak hieratikoak direnez eta eszenek isiltasunsentsazioa iradokitzen dutenez, izaera errituala dute. Esate baterako, jatekoaren eguneroko zeremonia -euskal kulturan oso sustraituta dago- Jantokia lanean agertzen da eraldatuta, espazioaren magnitudea onirikoa delako eta, beste lan batzuetan bezala, probestu frankisten tipologia gorpuzten duten pertsonaia uherrak azaltzen direlako. [Javier Viar]
Bibliografia hautatuta
- Adquisiciones 02/07 [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2007. pp. 84-85, n° cat. 33.
- Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 158-159.
- Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 158-159, n° cat. 87a.
- Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. p. 158.