Inroa, oilo eta oilarrarekin eta langile baten irudiarekin - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Inroa, oilo eta oilarrarekin eta langile baten irudiarekin

Anonimo japoniarra. XIX. mendearen amaiera. XX. mendeko lehen hamarkadak

Laca urushi, kijimakie, raden, zogan y nashiji

8,7 x 4,7 x 2,3 cm

Kansai (寛,或,) (Apócrifa)

82/972

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Hiru kaxako inroa. Zuraren zainak agerian uzteko moduko laka gardenezko geruza bakar batez dago estalita pieza. Azalean, makie teknikaren aldaera batez (kilimajie) landutako dekoraziozko motiboak ikus daitezke. Alde batean, oilar eta oilo bana landako giroan. Urre eta zilar hautsak nahasten dituen makie teknikaren arabera landuta daude. Beste aldean, egur sorta baten gainean atseden hartzen ari da nekazaria, pipatzeko tenorea iritsi zaio. Alde honetan kromatismo aberatsagoa nabari da; horretarako nakarra (raden) eta beruna izan daitekeen metal zimurtsuaren zatikitxoak txertatu ditu egileak.

Estutxearen beheko estalkian Kansai izena irakur daiteke bi karakteretan. XVIII. eta XIX. mende bitartean hiru belaunaldi ezagutzen dira Koma Kansaitarren artean. Koma familian lakatzaile handiak izan ziren, eta askok landu zuten inroa Edo Aroan. Hala eta guztiz ere, obraren estiloak geroagoko aro bat salatzen digu, Meiji edo Taishō Aroa. Hortaz, pieza honetan ageri den izena ez da Koma Kansaitarren hiru belaunaldietako bakar batekin identifikatzen. (Yayoi Kawamura, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 452, 528, 530, 536, 538, n° cat. 161.