Bilduma online eta irudien salmenta
Golgota
Muñoz, Lucio
Madril, 1929/12/27-Madril, 1998/05/24
Teknika mistoa egurrean
280 x 479,5 x 12 cm
1964
82/56
1965ean eskuratua
Bere hastapen figuratiboen ostean, Lucio Muñozek utzi egin zuen mihisea 1957. urtean, egurraren aukera adierazkorrak ezagutu ondoren. Artista materikoa izaki, Golgota izeneko lanean Ebanjelioetan azaltzen diren eta mendebaldeko pinturak ikono bihurtu dituen gurutziltzatutako hiru figurak --Kristo eta bi lapurrak-- ikus daitezke. Indar emozionalez beteriko gai dramatikoa antzemateko aukerak lanaren jatorri espresionista indartzen du. Izan ere, kontratxapatuaren plantxa irregularrak, egurrezko listoiak, inprimatutako paperak, ezpalak, iltzeak, narra baten zatiak eta erliebe begetaldun moldurak ditu. Artista gutxik bezala, Lucio Muñozek eraginkortasun handiz erabiltzen du materia, batez ere, artisautza konplexuari esker --zizelkatzea, kolatzea, erredurak, erauzketak eta polikromiak--; izan ere, horrek kalitate harrigarriko ehundurak eta joko kromatikoak garatzeko aukera eman zion.
Hau ez zen izan Lucio Muñozek arte erlijiosora egin zuen hurbilketa bakarra --gogora dezagun Arantzazuko (Gipuzkoa) basilikaren barnealdeko hormetan izan zuen esku-hartzea--, baina Golgota lana mindutako gizakiaren irudi generikotzat ulertu behar da, beste artista espainiar garaikide batzuek sortutako testuinguruaren barruan. Bai Millaresek zein Saurak giza irudia baliatu zuten keinu-pinturan. Bereziki, bigarrenak Gurutziltzaketaren ikonografia jorratu zuen sarritan, gizaki garaikidearen lekukotza islatzeko. (Javier Viar)
Bibliografia hautatuta
- Castillo, Alberto del. "El Museo de Arte Contemporáneo en el de Bellas Artes de Bilbao", Goya : revista de arte, n° 101. 1971. pp. 329, 331.
- Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 87. (Con el título Gólgota).
- Lucio Muñoz en Silos [Cat. exp.]. Burgos, Cámara Oficial de Comercio e Industria de Burgos, 2006. p. 21.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 194.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 194.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 194.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. p. 193, n° cat. 137.
- Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 193, n° cat. 137.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 193.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 193.
- La zarza ardiendo : entre el asombro y la emoción, 1955 - 1975 [Cat. exp.]. Madrid, Edibesa, 2019. s.p., il.
- Pintura mural en la Comunidad de Madrid [Cat. exp.]. Madrid, Comunidad de Madrid, 2015. p. 540.