Bilduma online eta irudien salmenta
Eszena mitologikoa – 82/782-D
Anonimo japoniarra. XVIII. mendea
Tinta
26,4 x 50,6 cm
XVIII. Mendea
82/782-D
Laugarren eszena honetan ere ekialdeko mitologiako pertsonaia ezagunenetako bat irudikatu da, gerlari txinatar bat, Zhong Kui izenaz ezagutzen zena, eta gau batean Tang dinastiako Xuanzong enperadoreari eraso egin nahi zioten etsaiak hiltzeagatik zen ospetsua. Heroi hori Shōki izenarekin pasa zen folklore japoniarrera. Margolan honetan, aldiz, ez da etsaien aurka borroka ari, baizik eta gaua haiekin igarotzen du lasai ederrean eta lagun moduan, multzoaren parodia ikuspegia indartuz. (David Almazán, 2014)
Bibliografia hautatuta
- Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 233, 239-243, n° cat. 55.