Eskutitza Mme. Stewarti - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Eskutitza Mme. Stewarti

Zamacois y Zabala, Eduardo

Bilbao, 1841/07/02-Madril, 1871/01/12

Arkatza eta tinta marroia paperean

21,1 x 15 cm

Zamacois

1870

05/179

2005ean eskuratua

Filadelfian jaio bazen ere, William Hood Stewartek Kuban igaro zuen gaztaroa, bere aitaren azukre sailez arduratzen, haren oinordeko izan baitzen eta dirutza handia utzi baitzion. 1860ko hamarkadako lehen urteetan bizi izan zen Filadelfian, eta arte bilduma handia osatzen hasi zen garai hartan. 1865. urtean, Sezesioko Gerra (1861-1865) amaitu ondoren, Parisera erbesteratu zen bere egunak amaitu ziren arte, eta artelanak erosten jarraitu zuen han ere. 1873. urterako Parisko galeria hoberentzat hartua zegoen bere galeria eta bilerak egin eta arte gaiei buruz eztabaida egiten zuen han.

Kultura hispaniarra ondo ezagutzen zuenez eta gaztelaniaz mintzatzeko erraztasuna zuenez -Kuban ikasia-, kidetasun naturala sortu zen haren eta margolari espainiarren artean. Maila horretan, funtsezkoa izan zen Eduardo Zamacoiesekin harremana goiz sortu izana, eta huraxe izan zen bere bilduman izan zuen lehen artista espainiarra. Gainera, Stewart, margolari espainiarren patroi handi bilakatu zena, margolari bilbotarraren obraren bildumagile handiena izatera iritsi zen, eta baita Mariano Fortunyren obrarena ere.

Zerbait guztiz pertsonal bilakatu zen Zamacoisen eta Stewarten arteko harremana, izan zuten korrespondentzian egiazta daitekeen bezala. Margolariak gehienetan marrazki guztiz landuekin ilustratzen zituen gutunak, kasu honetan egin zuen bezalaxe. Gainera, postazko harreman hori ez zuen bakarrik Williamekin izan, baizik eta baita haren bi semerekin ere, hauxe da, Robertekin, eta bereziki, Julesekin, haren lehen gitarra irakaslea izan baitzen 1869. urteaz geroztik, eta Stewarten emaztearekin ere izan zuen harremana, gutun honetan gertatzen den bezala. Zamacoisek Stewart familiarekin postazko harremana hasi zuenean erabilitako tratu adiskidetsu hura, barnekoagoa eta maitekorragoa izatera pasa zen denborarekin, bere gogo aldarteen eta lan egoeren berri ere emanez. Halaxe islatzen da marrazki honetan; bertan, hil baino egun batzuk lehenago, lerro batzuk idatzi zituen eta haietan argi utzi zuen ondoez handia eragin ziola Parisen Stewart familiarengandik bereizi behar izanak, eta Madrilen guztiz aspertuta zegoela, hiri hartara joan baitzen bizitzera Frantziaren eta Prusiaren arteko gerra hasi ondoren. (Javier Novo)

Bibliografia hautatuta

  • Zamacois, Fortuny, Meissonier [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 209, 215, n° cat. 67.
  • Dibujos, grabados y acuarelas [del] siglo XIX : de Goya a Benlliure : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2007. pp. 158-161, n° cat. 244.
  • Adquisiciones 02/07 [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2007. pp. 32, 36-37, n° cat. 9.