Emakume gazte baten erretratua - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Emakume gazte baten erretratua

Coypel, Charles Antoine

Paris 1694/07/11-Paris 1752/06/14

Ikatz-ziria, sangina eta arkatza urdina

50,4 x 37,9 cm

c. 1725

82/815

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa, 1954an

'Hiru arkatzena" deritzon teknikarekin landuta dago marrazki hau, kasu honetan kolore beltz, gorri eta urdineko arkatzekin. Emakume gazte bat ikusten dugu gerritik gora. Lore batzuek apaintzen dituzte emakumearen ile adats berariaz eta hein batean nahasiak, eta isla urdinkarak igortzen dituen xalarekin estaltzen du soina. Parisko bilduma partikular batean kontserbatzen den erretratu batek salatzen duen bezala, Coypelek 1730. eta 1740. urte bitartean behin baino gehiagotan margotu zuen Manzanelli izeneko emakume antzezlariarekin antz handia duela esan behar dugu. Bilboko Arte Ederren Museoko marrazkian, gustuko zuen moduan irudikatuta agertzeko keinua egiten digu modeloak hatz erakuslea gorantz jarrita, ikuslearen arreta bereganatzeko eta aldi berean erretratuari halako bizitasuna emateko. Maisuki modelatuta dago emakumearen aurpegia, lausotutako ikatz ziriekin eta sangina teknikarekin landu ditu egileak alde ilunak eta itzalak, emakumearen kopetan eta sudurrean argi puntu bana nabarmentzen dela. Modeloaren jarreran dena da artifizial samarra, baina horrek ez dio erakarmenik kentzen marrazki finari, izan ere, modeloari atsegin emateko asmo agerikoarekin, egileak oso ongi landu baitzuen eta argiari oso tratamendu egokia eman baitzion. (Ana Sánchez-Lassa de los Santos, 2005)

Bibliografia hautatuta

  • Luna, Juan José. "Obra francesa del siglo XVIII en el Museo de Bellas Artes de Bilbao", Guía de Exposiciones, n° 46. 1985. s. p.
  • Dibujos y grabados, siglos XV-XVIII : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2005. pp. 52-53. (Con el título Retrato de mujer joven)
  • Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p.175, n° cat. 41-a. (Con el título Retrato de señora, y atribuido a Antoine Coypel)