Emakume gazte baten bustoa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Emakume gazte baten bustoa

Torre, Quintín de

Bilbao, 18/04/1877 - Bilbao, 15/10/1966

Marmol polikromatua

48,6 x 53,2 x 26,5 cm

Q deTorre (beheko eskuineko aldea)

82/2369

Juan Ángel Larrea jaunaren legatua 1975ean

Eskultura ekoizpen handi baten egilea da Quintin de Torre, erretratuak, oroitzapen monumentuak, erlijio eskulturak eta prozesio pasoak, ohiturekin eta gizarte gaiekin loturiko obra kopuru handi batez gainera. Egite kalitate handikoa da bere obra, izaera errealista handia du eta adierazkortasuna bilatzen du betiere. Horrexegatik, Constantin Meunier (1831-1905) eskultore belgikarraren obrarekin loturik dago alde batetik, eta XVI. eta XVII. mendeetako eskultura espainiarrarekin bestetik. Betiere errealismoaren barruan, bere erretratuetan, aldiz, adierazkortasun intentsitate aldaketak aurki daitezke, naturalismo handitik hasi eta kutsu klasizistaren idealizazioarekin buka. Neskatilaren erretratu honetan nabari da zehatz-mehatz hauteman nahi izan dituela pertsonaiaren ezaugarri fisikoak eta izaera. Tailugile zuen trebetasun handia erakusten du halaber.

Bilboko Arte eta Ofizio Eskolan ikasi ondoren, Quintin de Torrek Bartzelonan eta Parisen osatu zituen bere ikasketak; 1902. urtean joan zen hara Aurelio Arteta margolariarekin batera. Hantxe ezagutu zuen Rodin-en eta Meunier-en obra - harengandik datorkio gai artistiko gisa lan mundua erabiltzeko interesa-, baina arte joera berritzaileenetatik urrun eduki zuen irudigintza barrokoarekiko zuen atxikimenduak. Hala eta guztiz ere, iraganeko arte estiloekiko interesagatik, 98ko Belaunaldiko estetikatik hurbil zegoen obra egin zuen. Eskultura polikromatuaren tradizioa berreskuratu zuen, hala harrian nola zurean, eta brontzea ere erabili zuen arren, batez ere tailuan oinarritu zuen bere interesa. (Miriam Alzuri)

Bibliografia hautatuta

  • Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 155. (Con el título Busto de mujer joven).
  • La Sociedad de Artistas Ibéricos y el arte español de 1925 [Cat. exp.]. Madrid ; Barcelona, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía ; Àmbit, 1995. p. 110.
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 143.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 143.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 143.
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 72-73.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. p. 72.
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. p. 156, n° 111.
  • Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 156, n° 111.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 71-72, n° cat. 33a.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 156.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 156.
  • Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 55, 57, n° cat. 26.