Bilduma online eta irudien salmenta
Ekaitza
Baroja, Ricardo
Minas de Riotinto, Huelva, 12/01/1871 - Bera, Nafarroa, 19/12/1953
Olioa kartoian
30 x 51 cm
Monograma: R alderantzikatua eta B inizialak elkartuta (ezkerreko beheko angelua)
1944
85/158
Francisca Urra González andrearen dohaintza 1985ean
- Ekaitza lanean, ezbeharren eta irudi babesgabeen arteko lotura agertzen da berriro, Barojak urte horietan egindako lanen adierazgarri. Margolanak espiritu goiesko nabaria dauka, eta, bertan, talde batek ekaitzpean bidean aurrera egiteko daukan trebezia islatzen du margolariak. Ekaitza itzelezkoa dela eta taldeak tinko aurrera egiten duela kontuan hartuta, Barojaren lana izanik, badirudi talde babesgabeak direla eta lanagatik aurrera egin behar dutela edo gerragatik lekualdatu behar direla. Grisen eskala menperatzen du eta grisailaren argi-jokoaren bidez giro-efektuak areagotzen ditu, grabatuaren teknika ondo baino hobeto bereganatu duelako. (Javier Novo)
Bibliografia hautatuta
- Los Baroja en Madrid [Cat. exp.]. Madrid, Ayuntamiento de Madrid, Museos Municipales, 1997. pp. 162, 260. N° cat. 38
- Los Baroja en Madrid [Cat. exp.]. Madrid, Ayuntamiento, Museos Municipales, 1997. pp. 162, 260, n° 38..
- Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 59-60.
- Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. pp. 59-60.
- Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 58-59, n° cat. 26b.