Course de taureaux (Zezenketa) - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Course de taureaux (Zezenketa)

Fernández López, Luis

Oviedo, 1900/04/17 - Paris, 1973/10/25

Olioa mihisean

195,2 x 130,5 cm

Fernández (eskuineko beheko angelua), Louis Fernández (atzealdean)

1940

02/154

2002an eskuratua

Artista honen lana zorrotza da eta nekez sailkatu daiteke, ezin zaiolako inolako etiketa artistiko argirik ezarri. Dena dela, kubismoaren zorduna dela esan daiteke. 1939tik 1940ra, Fernándezek elementu surrealistadun pintura bortitz bezain espresionista egin zuen, Espainiako Gerra Zibilak sortzen zizkion hunkipenaren eta higuinaren adierazgarri. Lan horiek ez datoz bat bere gainerako margolanetako eranzketarekin.

Gerra Zibila oinarritzat hartuta, Course de taureaux (Zezenketa) ongiaren eta gaizkiaren arteko borrokaren irudikapen sinbolikoa da, eta bere mezua panfletoa izango balitz bezala adierazten du ia-ia. Bere formatua, tamaina eta gaia kontuan hartuta, margolana zezenketa-kartelaren imitazio lazgarria da, eta sinpletasun zein eraginkortasun lehorraz eginda dago. Ia-ia erdizka ikusitako zezen-plazan, zezenak babesik gabeko zaldiari adarra sartzen dio bortizkeriaz. Zaldiari, gainera, odola dario bularrean duen zauritik. Garai hartan, ez zen Fernándezen adiskidea eta mireslea den Picassoren Guernica margolanarekin zor handia zeukan lan bakarra, gai bera oso-oso antzekoa zen sinbologiaz tratatzean. Dena dela, sakrifizioikonografia kristauaren inguruko erreferentziak ere badira agerikoak. Zezen-plazak ez du bere filiazio erromatarra ezkutatzen, eta, berriro ere, hainbat eta hainbat kristau martirizatu zituen zirkua da. Nolanahi ere, modu abstraktuagoan, bizitza era tragikoan jokoan jartzen deneko plaza existentziala ere izan daiteke, De Chiricoren eta Baconen espazio biluzia, alegia. Modu berean, zaldiaren zauriak Kristok lantzaz jasandakoa gogorarazten digunez, kristautasuneko biktima gorenarekin lotzen dugu berehala, eta kutsu sakratua ematen dio eszenari. Bestetik, zaldia zezentokian hiltzen da, eta gertaera horrek aurrekari ikonografikoa dauka Goyaren Tauromakia lanean eta Picassoren hogeita hamarreko hamarkadako lanetan. (Javier Viar)

Bibliografia hautatuta

  • Luis Fernández. Madrid, Fundación Banco Exterior, 1984. p. 36. (Con el título Corrida de toros)
  • Dictionaire de la peinture espagnole et portugaise du Moyen Àge à nos jours. Paris, Larousse, 1989. p. 102. (Con el título Course de taureaux)
  • Luis Fernández : un eremita de la pintura [Cat. exp.]. Santander, Autoridad Portuaria, 1993. p. 184. (Con el título Corrida de toros)
  • Mas Hernández, Ana. Luis Fernández : primera catalogación de la obra. Madrid, Fundación Telefónica, 2000. pp. 190-191, n° cat. 64. (Con el título Course de taureaux)
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 174-175.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 174-175.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 174-175.
  • Adquisiciones 02/07 [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2007. pp. 54-55, n° cat. 18. (Con el título 'Course de taureaux')
  • Palacio Álvarez, Alfonso. "Luis Fernándezen lan bi Bilboko Arte Eder Museoan : Tête de taureau mort eta Course de taureaux = Dos obras de Luis Fernández en el Museo de Bellas Artes de Bilbao : Tête de taureau mort y Course de taureaux = Two works by Luis Fernández at the Bilbao Fine Arts Museum : Tête de taureau mort and Course de taureaux", B'08 : Buletina = Boletín = Bulletin, n° 4. 2009. pp. 239-276.
  • Taurus : del mito al ritual [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2010. p. 345, n° cat. 198.
  • Palacio Álvarez, Alfonso. Luis Fernández : catálogo razonado de pinturas, dibujos, grabados y esculturas 1900-1973. Madrid, Fundación Azcona ; Museo de Bellas Artes de Asturias, 2010. pp. 110, 477, n° cat. 120.
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. pp. 174-175, n° cat. 124b.
  • Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. pp. 174-175, n° cat. 124b.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 174-175.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 174-175.
  • Bottois, Ozvan. Tauromachie : de l'arène à la toile. Paris, Hazan, 2017. pp. 2010-211, il.
  • Bertrand Dorléac, Laurence (dir.) ; Paudrat, Jean-Louis (dir.). Jean Laude : ecrits sur l'art. Dijon, les Presses du réel, 2019. pp. 862, 882, il.