Bilduma online eta irudien salmenta
Composition (Konposizioa)
Velde, Bram van
Zoeterwoude, Herbehereak, 1895/10/19-Grimaud, Frantzia, 1981/12/28
Olioa mihisean
130 x 195 cm
BRAM / VAN VELDE (atzealdea, mihisean)
1970
82/375
1982an eskuratua
Bram van Velderen lana Europako espresionismo abstraktuko esperientzia bikainenetakoa da. Sarritan, bikoizketetan oinarritutako azpiko geometriaren arabera dago egituratuta, eta badirudi inoiz zehazten ez diren elementu figuratiboak dituela. Elementu horiek izaera misteriotsua eta anbiguoa ematen diote lanari.
Margolan honetako espiritu primitiboaren jatorria antzinako herrien folkloreko erritmo apaingarrien oroitzapena da, bai eta tatuajeen, gorputz-pinturen, oihalen apainduren, totemen eta errepikapen magikodun mozorroen diseinua ere. Edonola ere, Van Velderen artea piktorikotasun handikoa da, bere erreferentzia guztiak berezko baliabide plastikoetakoak baino ez dira eta ez du ezpurutasun kontzeptual edo erretorikorik.
Van Velde holandarra Parisera joan zen 1925. urtean. Espresionista izan arren, bertara iritsi zenean, fauvismoaren koloreak hartu zituen bere gain, eta, aurrerantzean, euren bortizkeria kromatikoari eutsi zion. 1932an, Mallorcan finkatu zen, eta, 1936an, Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, bertatik alde egin zuen. Hogeita hamarreko hamarkadan, Munduko Bigarren Gerraren ostean, estilo pertsonalera bilakatu zen abstrakzioa garatu zuen, eta koadro hau horren adibide ezin hobea da. [Javier Viar]
Bibliografia hautatuta
- Putman, Jacques. Bram Van Belde. París, Maeght, 1975. pp. 111, 198, il.
- "¡Vive tu museo! = Zure Museoa bizi!", Guía de Exposiciones, n° 105. 1988.
- Bram Van Velde, 1895-1981 [Cat. exp.]. Bern, Benteli Verlag, 1989. (en la cubierta)
- Cat. Bram Van Velde. París, Centre Georges Pompidou, 1989. p. 125.
- Bram Van Velde [Cat. exp.]. Valencia ; Madrid, IVAM Centre Julio González ; Centro de Arte Reina Sofía, 1990. p. 127.
- Bram Van Velde, 1895-1981 [Cat. exp.]. Ginebra, Musées d'Art et d'Histoire, 1996. p. 185, n° cat. 118.
- Después de Goya : una mirada Subjetiva [Cat. exp.]. Madrid ; Zaragoza, Electa ; Gobierno de Aragón, 1996. pp. 204-205, n° cat. 87.
- De Picasso a Bacon : arte contemporáneo en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Segovia, Museo de Arte Contemporánea Esteban Vicente, 1999. pp. 130-131.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 186.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 186.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 186.
- Slagter, Erik. Bram van Velde = Geer van Velde. Heerenveen, Holanda, Museum Belvédère, 2010. p. 98.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. p. 186, n° cat. 132.
- Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 186, n° cat. 132.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 186.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 186.
- 110 Años 110 Obras [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 282-283, sin n° cat.
- 110 Ans 110 Oeuvres [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 282-283, sin n° cat.
- 110 Urte 110 Artelan [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 282-283, sin n° cat.
- 110 Years 110 Works [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 282-283, sin n° cat.
- Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 220-221, n° cat. 122.
- Después del 68 : arte y prácticas artísticas en el País Vasco, 1968-2018 [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. p. 340.